(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alberto Catalanek kontseilari eta Gobernuaren eleduna izateari utzi dio Nafarroako Parlamentuko lehendakari kargua hartzeko asteazkena, 2011.eko ekainak 15


Caballero lehendakariordeak ordeztuko du Erakundeekiko Harremanetarako eta Hezkuntzako kontseilari ohia


Alberto Catalan.

Alberto Catalan.

Erakundeekiko Harremanetarako jarduneko kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalán Higuerasek Nafarroako Gobernuko kide izateari utzi dio, berak eskatuta, Nafarroako Parlamentuko lehendakari kargu berriaz jabetzeko. Gaur ospatuko da, 11:00etatik aurrera, Parlamentuaren zortzigarren legealdia eratzeko bilkura.

Catalanek bi departamentu horien aurrean zituen funtzioak bateraezinak dira foru legebiltzarrean legegilean izango duen kargu berriarekin eta, beraz, lehenengo lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko jarduneko kontseilari den Javier Caballero Martinezek hartuko ditu aldi baterako, gaur argitaratutako Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (BON) ez ohiko zenbaki batean jaso denaren arabera.

Caballero lehendakariordeak joan den astean jada hartu zuen Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren zuzendaritza aldi baterako, Begoña Sanzberrok, berak eskatuta, kargua utzi ondoren. Izan ere, kargu hori bateraezina zen, pasa den maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan aukeratua izan ondoren, Sanzberrok Baztango Udalean betetzen zituen zinegotzi funtzioekin.

Alberto Catalán Higueras Corellan jaio zen 1962an eta ibilbide luzea du Unión del Pueblo Navarro (UPN) alderdiko zuzendaritzako kide, parlamentari eta Foru Gobernuko kide gisa. Ezkonduta dago eta alaba eta bi seme ditu. Farmazian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, farmazialari da lanbidez eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko kide ere bai.

1987an UPNko gazte saileko alderdikide egin zen, eta haien lehendakari izan zen 1989tik 1994ra bitartean. 1988tik alderdiko Kontseilu Politikoko kide da. Gaur egun lehendakariordea da.

Parlamentuko eta Foru Gobernuko kide

1991ko maiatzean UPNren hautagai izan zen Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan, alderdiko gazte sailak proposatuta, eta aulkia lortu zuen; 1995ean berriro lortu zuen izendapena. Bi legealdi horietan, 1991-1995 aldian eta 1995etik 1996rako aldian, Nafarroako Parlamentuan Mahaiko kide izan zen, Ganberako bigarren Idazkari hain zuzen ere.

UPN Nafarroako Gobernura iritsi zenean, eta Javier Otanoren dimisioak (PSN-PSOE) sortutako krisiaren ondoren, 1996ko irailean lehendakari hautatutako Miguel Sanzen ordezkari izan zen parlamentu taldearen bozeramaile karguan Nafarroako Gorteetan. 1999. urteko ekainaren 13ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan foru parlamentariaren akta berria lortu zuen. UPN parlamentu taldearen bozeramaile izendatu zuten. 1999an UPNren Batzorde Exekutiboak alderdiaren bozeramaile eta udal taldeen koordinatzaile izendatu zuen. 2001. otsailean, VI. kongresuan, alderdiaren Idazkari Nagusi hautatu zuten eta kargu hori bete zuen 2009ko apirilera arte, alegia VIII. kongresuan alderdiaren lehendakariorde izendatu zuten arte.

2003ko maiatzeko hauteskundeaz geroztik, Toki Administrazioko kontseilari eta Nafarroako Gobernuaren bozeramaile da. Toki Azpiegituren Nafarroako elkarte publikoko (NILSA) eta Nafarroako Kanaleko herrien hornikuntzaren erabiltzeen Partzuergoaren eta Nafarroako hiri hondakinak tratatzeko Partzuergoaren lehendakaria izan da, biak legealdi horretan eraikiak. 2007ko abuztuan Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Nafarroako Gobernuko eledun izendatu zuten, eta 2009ko irailaren 30ean, Hezkuntzako kontseilari ere izendatu zuten. Kargu horiek bete ditu gaur arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa