(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berriki egin duen euriak ondo egingo die laboreei asteazkena, 2011.eko ekainak 15


Zerealak biltzeko eguraldi egonkorra eta tenperatura altuagoak heltzeari itxaroten ari dira


Ekainaren 3tik 10erako tartean, hainbat egunetan, euria egin zuen oro har, garai honetan ohikoa dena baino tenperatura baxuagoa izan zen eta iparraldeko haizeak jo zuen. Iragan asteko eguraldiak bere horretan jarraitu du, eta tenperatura freskoak eta intentsitate anitzeko euri eta ekaitzak izan dira. Inguru batzuetan metro koadroko 10 eta 80 litro artean egin du euria, gehienbat eman diren erregistroak metro koadroko 20 eta 40 litro artekoak izan arren.

Azken bi asteetan egin duen euriak ondo egin die soroei, bai lehorreko laborantzari, bai ureztatuei, eta bereziki udako laboreei (ekiloreei, artaberdeari, patatai), belardiei, larrei eta zurezkoen laborantzari, eta zerealen guneko iparraldeko inguruko gari eta oloari.  Aitzitik, eguraldi horrek zerealen bilketa eguraldi egonkorra eta tenperatura altuagoak iritsi arte atzeratzea eragin du.

Lehorreko zerealak. Bildu dira dagoeneko Erriberagoitiko (Zarrakaztelu, Murillo, Santakara, etab.) eta Erdialdeko (Larraga, Erriberri, San isidro del Pinar) zenbait ingurutan garagar arlo batzuk, baina uztatu den azalera ez da esanguratsua oraindik, hortaz, emaitzak ezin dira orokortu. Gainerako eskualdeetan, garagar arloak heltzen ari dira eta beroari eta eguraldi egonkorrari itxaroten ari dira, hartara, labore gune osoan biltzeko kanpaina hasiko da.

Eurite horiek eta tenperatura freskoak alearen eraketari eta amaierako osaerari egiten die mesede, bereziki  Iruñerriko, Pirinioetako, ipar-mendebaldeko eta Estellerriko inguru freskoetako garien aleei; labore gune horietan hezetasuna garaiz iritsi da. Maiatzaren amaieran, eskualde horietako uztak ez zuen aukera onik izan laboreek pairatu zuten estres hidrikoaren ondorioz; baina azken euriteek egoera nabarmen hobetu dute.

Bazka laboreak. Iparraldean izan diren prezipitazio jarraituek larreak makina bidez aprobetxatzea eragotzi dute, izan ere, garai honetan belarra ontzen aritzen dira. Gauzak horrela, lehen mozketa izan duten baina oraindik aprobetxatu ez diren belardien fenologia aurreratuegi dute eta horrek kalitatea galtzea eragiten du. Alderantziz, euriteek maiatzean siloratutako Ray-Grass lursailen bigarren zein hirugarren mozketaren garapenari eta hazteari mesede egiten diete.

Ereintzak eta landatzeak. Kontserbarako tomateen plantazio lanak amaitutzat eman daitezke. Laboreen garapen begetatiboa oso ona da. Landatze datak ezberdinak izan direlako fenologia oso ezberdina izan arren, loraldian diren plantazio kopuruak gora egin du, eta, goiztiarrenen artean, lehen lore sorta agertu da eta intxaurren neurriko fruituak eman dituzte.

Artaleen ereintza azken fasean dago eta laborearen garapenak aurrera egin du. Cortes, Buñuel eta Alesbesko mendiko ereintza goiztiarreko lursailetan agertu dira korapiloak eta kanak luzetu egin dira.

Aste honetan zehar, azken arroz lursailak erein dira, beraz, amaitutzat jo daiteke denboraldi honetako ereintza.

Bilketak eta negutegiak. Oraindik ere ilar berdeen uzta biltzen ari dira izozteko eta hainbat etekin ateratzeko. Etekin horiek onak dira Cortes eta Buñuel inguruan eta urriagoak iparraldeko inguruetan.

Udaberriko gurutzedunak biltzen ari dira orain. Etekinak handiak dira, batez ere brokoliaren kasuan, eta, oro har, kalitatea ere oso ona da.

Zerbaren eta letxugaren merkatua badirudi gora egiten hasi dela, barazki horien beherakada izan ondoren. Berotegidun negutegietan hazten den laboregitza hidroponikoko tomateen udaberriko kanpaina amaitzear dago.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa