(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bidaien Espainiako lehen sare soziala den minube.com web atariko blogarien bisita jaso du Nafarroak asteazkena, 2011.eko ekainak 15


Kultura eta Turismoko Departamentuaren Turismo Marketineko Planaren sustapen-ekintza bat da


Minube.com Web-atariko blogari talde batek bidaia bat hasi du gaur goizean, Nafarroako kulturaren eta naturaren aberastasuna zuzenean ezagutzeko. Foru Gobernuaren Kultura eta Turismoko Departamentuak, Turismo Marketineko Planaren 2011ko operazio programaren barnean, antolatu duen sustapen ekintza bat da.

Minube.com bidaien Espainiako lehen sare soziala da. Bertan erabiltzaileak dira edukia sortzen dutenak, lekuak, hotelak, jarduerak eta jatetxeak gomendatuz. Gaur egun Frantzian, Alemanian, Italian, Portugalen eta Txinan du presentzia, erregistratuta dauden 130.000 erabiltzaile baino gehiagorekin eta hilean 1,5 milioi bisitatik gora erregistratzen ditu. Komunitateak sortutako eduki hori web-orritik bertatik ikus daiteke, edo minube.com-ek Facebook eta Twitter sare sozialetan dituen profilen bitartez; gainera, Iphonerako doako aplikazio batetik ere ikus daiteke.

Nafarroara etorri den taldea honako blogari hauek osatzen dute: Víctor Gómez (@machbel) web-orrien programatzailea, maketatzailea eta http://machbel.com/ blogaren sortzailea; José Luis Serralde (@guiasviajar) kazetari eta argazkilaria, http://guias-viajar.com/ orrian idazten duena; Alberto Bermejo (@Periplosyviajes) bidaiaria, http://www.alicante-periplos.blogspot.com/ sortzaileetako bat; eta Txema León (@ViajarSinDest), http://www.viajarsindestino.com/ blogean idazten duen web-orrien diseinatzailea.

Lau profesional horiek Nafarroan egiten ari diren bidaiaren jarraipena denbora errealean egin daiteke Twitter sare sozialaren bitartez. Egun bakoitzeko esperientziak eta iritziak minube-ren profilean (@minube) edo #minubetrip hasthtag-ean bilduta kontsulta daitezke. Gainera, minube.com-eko blogariek bisitatzen dituzten lekuen argazkiak hartuko dituzte hainbat erreportaje egiteko. Irudi horiek bidaiarien komunitate horri lotutako bidaiei buruzko Interneteko minube.tv telebista katean ikusi ahal izango dira.

Iparretik hegorako ibilbidea lau eguneko bidaia baterako

Bidaia Iruñean hasi da, eta handik Pirinio ingurura joango dira. Lehen bi egunetan arroilak, pagadiak eta Santiago Bideko herri entzutetsuak ezagutu ahal izango dituzte.

Bigarren egunaren amaieran Iruñera itzuliko dira, hurrengo goiza Nafarroako hiriburuaren alde zaharra entzierroko ibilbidearen bitartez ezagutzeko. Halaber, Erriberri, foru enoturismoaren ardatz den herria eta bertako gaztelu-jauregi adierazgarria bisitatzeko aukera izango dute. Azken egunean Tuterara eta Errege Bardeatako Natur Parkera joango dira.

Ibilbide horretan hainbat une gordeko dituzte, zona bakoitzeko jatetxe ezagunenetara bisita planifikatuak egin eta Nafarroako gastronomiaz gozatzeko.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa