(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak Abartzuzako zeharbidea hobetzeko obrak finantzatzeko 475.000 euro emango ditu

asteazkena, 2011.eko ekainak 15


Alba kontseilariak eta herriko lehengo alkateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten iragan ostiralean


Alba kontseilaria eta Abartzuzako lehengo alkatea, hitzarmena sinatzeko unean ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eta Arturo San Martín Morrás Abartzuzako lehengo alkateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten pasa den ostiralean herriko zeharbidea hobetzeko obretarako. 

Hitzarmenean jasotzen den bezala, Herri Lan Departamentuak proiektua egiteko, eta obrak zuzendu eta burutzeko gastua finantzatuko du; guztira 475.315 euro emango ditu. 

Bestalde, udala obra burutzeko behar diren eskubideak eta ondasunak eskuratzeaz arduratuko da, eta horrek sortzen dituen gastuak ordainduko ditu; lanek kaltetutako zerbitzuak berriz jartzeaz ere arduratuko da. Zuzendaritza teknikoaren (Zaintza Zerbitzua gainbegiratuta) eta segurtasun eta osasunaren alorreko koordinazioaren ardura ere hartuko du.

Abartzuzako zeharbideko obren deskribapena

Abartzuzako zeharbidea hobetzeko proiektuaren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 1.241.121 euro da. Nafarroako Gobernuak 474.315 euro, Abartzuzako Udalak 478.232 euro eta Jurramendiko Zerbitzuek 288.573 euro emango dituzte obra finantzatzeko.

Zeharbideak 551 metro izango ditu. Bi erreiko galtzadaren zorua berrituko da. Errei bakoitzak 3 m-ko zabalera izango du, 90 m-ko tarte batean izan ezik; tarte horretan 5 m zabal izango da erreia. Gainera, euri urak bilduko dira plantan banatutako hustubideen bidez, eta seinale bertikalak zein horizontalak jarriko dira.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa