(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Galdarak berritzeko Nafarroako Gobernuari diru-laguntzak eskatzeko epea irekiko da ostiral honetan osteguna, 2011.eko ekainak 16


300.000 euroko aurrekontua da eta diru-laguntzak 400 eta 800 euro artean daude, egiten den inbertsioaren arabera


Ostiral honetatik, ekainak 17, eta abenduaren 15a bitarte, edo dauden funtsak agortzen diren arte, zabalik izango da galdarak aldatzeko Nafarroako Gobernuak ematen dituen 400 eta 800 euro arteko diru-laguntzak eskatzeko epea. 300.000 euroko aurrekontua da eta eskaerak haiek aurkezten diren ordenaren arabera ebatziko dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu den deialdiak galdara zaharren ordez eraginkorragoak diren berriak jartzea du xede (lau izarretakoa, erregaiaren azpiko bero-boterearen gaineko % 104 baino handiagoko gehieneko errendimenduarekin eta Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuko (IDAE) galdara eraginkorren datu-basean azalduko direnak. Neurria diseinatu da etxebizitza eta lokaletan berogailu, gas eta ur beroan energia-kontsumoa murrizteko, segurtasuna handitu eta galderen parkea modernizatzeko.

Zehazki, Galdaren Renove Planaren diru-laguntzek 400 euroko diru-laguntza jasotzen dute (gutxienez 1.200 euroko inbertsioa eginda) galdara edo berogailu indibidualen edo atmosferikoen ordez 70 kW baino potentzia handiagokoak ez diren kondenatutako galdara hermetikoak jartzeko; eta 800 eurokoa (gutxienez 3.000 euroko inbertsioa eginda) berogailu elektrikodun galdaren ordez (metagailuak/erradiadoreak) kondentsazioko galdara hermetikoak eta 70 kW baino potentzia txikiagoa dutenak jarriz.

Onuradunak izan ahalko dute: 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen Nafarroan bizi diren pertsona fisikoak, enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, toki-erakundeak, jabeen erkidegoak eta gainerako pertsona juridikoak. Eskatzaile bakoitzeko jarduera bakarra diruz lagunduko da. 2011ko maiatzaren 11koa edo ondorengoa den instalazio termikoko fakturak eta ziurtagiriak onartuko dira; izan ere, data horretan agortu ziren 2010eko galdaren Renove Planerako zeuden funtsak.

Interesdunek instalazio-enpresa laguntzailera jo beharko dute eta NAN txartelaren kopia aurkeztu beharko dute pertsona fisikoa bada, edo IFKrena pertsona juridikoa bada. NAN txartelak Nafarroan bizi dela adierazten ez badu, errolda-ziurtagiria ere aurkeztu beharko du; bertan jasota geratu beharko da Foru Erkidegoan bizi dela 2011ko urtarrilaren ia baino lehenagotik eta, horrekin batera, diru-laguntza zer banku-kontutan egingo den ere adieraziko da.

Erakundeak, erosleak baldintzak betetzen dituela egiaztatzean, eskaera informatikako aplikazioan erregistratuko du, eskatzaileari kopia bat emango dio eta galdararen prezioa osorik kobratuko du. Halaber, galdara kentzeaz eta berogailu elektrikoko aparatuak kentzeaz arduratuko da, eta baita haiek hondakinen baimendutako kudeatzaile bati emateaz ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa