(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak udari aurre egiteko aholkuak eman ditu osteguna, 2011.eko ekainak 16


Tenperatu altuek, eguzkitan egoteak, elikagaiak modu ezegokian gordetzeak edo atzerrira bidaiatzeak saihestu daitezkeen osasun arazoak eragiten dituzte


Marisol Aranguren eta Javier Aldaz

Marisol Aranguren eta Javier Aldaz ( irudia handitu )

Marisol Aranguren Osasunbideako jarduneko zuzendariak eta Javier Aldaz Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko arduradunak udako denboraldiko egoerei aurre egin eta osasun arazoak saihesteko gomendioak eta aholkuak eskaini dizkiete herritarrei.

Besteak beste, bero boladen eraginak saihestea, elikagaiak gordetzea eta osasun arazoak ekiditeko oinarrizko higiene arauak bezalako gaiak landu dituzte, baita atzerrira egiten diren bidaien aurretik hartu beharreko neurriak ere.

Nafarroan, bero bolada esaten zaio giro tenperatura 36 gradu zentigradu baino gehiagokoa denean hainbat egunean. Egoera horrek guztiei eragin diezaieke, baina bereziki 65 urtetik gorakoei eta 5 urtetik beherakoei, pertsona obesoei, gaixoei edo botikak hartzen dituztenei, baita esfortzu fisiko handiko jardueretan aritzen direnei ere; nekea, likidoen eta gatz mineralen galera, eta larrialdiko interbentzio medikoa eskatzen duen bero kolpe larriak ere eragin ditzake. Ondorio horiek saihesteko, Osasunbideak hauxe gomendatzen du: ura eta likido hotzak edatea, egarririk izan ez arren, lekurik freskoenetan egotea, kolore argiko arropa zabala eta arina jaztea, aparkatuta dauden ibilgailu itxietan ez egotea. Eguzkitik babestea ere garrantzitsua da, batez ere egun erdian; erabili txapela, eguzkitakoa eta betaurrekoak, eta 15 edo gehiagoko babes-faktorea duten eguzkirako kremak.  Komenigarria da, halaber, ariketa fisiko handiko jarduerak bero gutxiago egiten duen orduetan burutzea.

Eguzkitan egoteari dagokionez, Osasunbideako arduradunek azpimarratu dute garrantzitsua dela hasieran eguzkia pixkanaka hartzea, denbora luzez ez hartzea ezta egun erdian ere, 15 edo gehiagoko babes faktorea duten kremak eta eguzkitako betaurrekoak erabiltzea, eta haurrei txapela eta kamiseta jaztea eguzkitik babesteko.

Udan sasoirako egokia den elikadura izatea eta beherakoak eta deshidratazioa saihestea ere garrantzitsua da. Horretarako, fruta, barazki eta entsalada ugari jan behar da, likidoak, gatz mineralak, antioxidatzaileak eta bitaminak dituztelako, eta gordinik jatekotan ur ugariz eta ondo garbitu behar dira; ez jan arrautzarik gordinik edo ondo eginda ez daudenak; ur asko, zukuak, etab. edan; eta elikagaiak modu egokian gorde beroarekin errazago hondatzen direlako (hozkailuan gorde eta barruan desizoztu, eta janaria prestatzen hasi aurretik eskuak garbitu).

Atzerrira bidaiatu aurretik hartu behar diren neurriak ere kontuan hartu beharrekoak dira: Helburuko herrialdeko osasun laguntzaren sistemak zein osasun zerbitzu eskaintzen duen jakin behar da. Osasunbideak gomendatzen du helburuko herrialdean beharrezkoak izan daitezkeen txertoen inguruko informazioa jasotzea. Halaber, gomendatzen da behar besteko bermea ematen duen ura edo botilan datorren ura bakarrik edatea eta elikagaiak jateko orduan arreta handiz ibiltzea (fruta azala kenduta edo edateko urez garbitutakoa bakarrik jatea).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa