(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurtengo udako suteak itzaltzeko kanpainarako baliabideak pixkanaka aktibatzen hasi dira osteguna, 2011.eko ekainak 16


ANEk 158 laguntzaile kontratatu du eta Ingurumenak prebentziorako langile teknikoak eta 8,6 milioi jarri ditu


Nafarroako Gobernuak aurtengo udako suteak itzali eta prebenitzeko baso-kanpainako baliabideak aktibatzen hasi da, eta ehuneko ehunean uztailaren 1etik irailaren 15era arte funtzionatuko du. Laguntzak ekainaren 1etik iristen hasi dira pixkanaka eta irailaren 30era arte luzatuko da, nahiz eta izan daitezkeen luzapenak aztertuko diren meteorologia-baldintzek suteak izateko arrisku handia ekartzen badute data horretatik aurrera.

Iragan ekainaren 1ean Nafarroako Larrialdien Agentziako (ANE) suteak itzaltzeko ohiko taldeari heligarraioko brigadako langileak gehitu ziren, eta iragan astean udarako kontratatutako 158 laguntzaile era mailakatuan etortzen hasi ziren; haiek, hil honetan zehar, Cordobilla, Lizarra, Lodosa, Azkoien, Zangoza, Tafalla eta Tuterako parkeetan egin beharreko zereginei buruzko prestakuntza jasotzen dute.

Lehen txanda lanean hasi da Cordobilla, Tafalla, Lizarra eta Zangozako parkeetan eta bigarren txandak, ekainaren 27tik aurrera, lau zentro horietarako eta Tutera, Azkoien eta Lodosako parkeetarako langile osagarriak osatuko ditu.

Laguntzaile horiek ANEko 400 langile baino gehiagoren zereginean lagunduko dute eta baita Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka eta Zudairen Foru Gobernuarekin lan egiten duten suhiltzaile boluntarioenean ere. Haietako 44 gidari-laguntzaileak izango dira, 90 peoiak, 12 heligarraioko brigadaren laguntzaileak, lau brigada horretako gidari eta zortzi behatokiko zaindari laguntzaileak.

Gainera, Nafarroako Gobernuak, aste honetatik aurrera, hirugarren helikoptero bat erabiltzeko moduan izango da aurtengo udako kanpainako suteen aurkako lanetarako, Ingurumen Ministerioak lurrean karga-lanak egiteko utzitako hegazkin bat (Noaingo aireportuan du basea eta 75 kilometroko eragin-eremua), eta ehun bat ibilgailu, autoponpa eta langileak garraiatzeko ibilgailuen artean.

Zaintza finkoko lau postu

Gainera, zaintza finkoko lau postu aktibatuko dira Arangoitin, Montejurran, Perdonen eta Elomendin. ANEren ohiko plantillak nahiz laguntzarako langileak prebentzio-laneko larrialdiko esku-hartzeen osagarri izango dira. Horren barnean daude: behatoki-postu finko eta mugikorretatik arrisku-eremuak egunero zaintzea; materialaren mantentze-lana eta landaretzan sute-arriskuaren aurreikuspenak lantzea landako datuak jasoz.

Zeregin horiei Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Sailak egiten duen prebentzioko lana gehitu behar zaie; 2010.urtean 8,6 milioi euro inbertitu zuen suteen arriskua murrizteko ekintzetan. Kopuru horretatik, 1,7 milioi sutea sor dezakeen egur-materialaren presentzia gutxitzeko esku-hartzeetarako bideratu zen eta sutea sortzekotan jarduera erraz dezakeen mendiko kudeaketan hobekuntzak egiteko (basogintzako lanak, Ribaforadan, Tafalla, Tuteran, Fiteron, Sesman, Cascanten edo Azkoienen; sutea izatekotan ur-putzuak eta ur-puntuak sortu eta hobetzea Erromantzatuan, Izizen-Galozen- edo Zudairen edo baso-bideak hobetzeko Burgin, Leotzen, Ziraukin, Eslaban, Unzuen, Petillan edo Iratxetan, besteak beste).

Guztira, 3,9 milioi suteen arriskua gutxitzeko baso-lanak diruz laguntzeko erabili zen (prebentzioko zaborra kentzea, landaketa gazte edo landaketa klareoen mantentze-lanetarako) eta 3 milioi euro zeharkako suteen prebentzio-ekintzetarako (basoetako azpiegituren hobekuntza, basoko lanak, baso-masaren antolamenduko proiektuak, birpopulaketaren mantentze-lana, nekazaritza-lursailak basotzea edo izurrien aurkako borroka, beste inbertsio batzuen artean).

Prohibición del uso de fuego con fines recreativos en el sur de Navarra

Gainera, ohikoa denez eta helburu prebentiboarekin, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, landa lursailean suaren erabilera mugatzen duen foru-agindua eman du Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez (NAO) udan suteak saihesteko. Agindu horrek, uztailaren 1ean indarrean sartu eta indarraldian izango dena indargabetzen den arte, aisialdirako suaren erabilera mugatzen du Nafarroako hegoaldean eta iparraldean horretarako prestatutako lekuan egin daiteke soilik. Beste neurri batzuen artean, suaren erabilera urbanizagarria ez den lurzoruan mugatzen da lan-tresna gisa, eta prebentzioko neurriak ezartzen dira, nekazaritza-makinariaren, motordun ibilgailuen erabilera edo baso-pistetan zirkulazioak sute-arriskua areagotu dezakeen jardueretarako.

Agindu honekin suteak prebenitzen laguntzeaz gain, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak sustatzen duen udako baso-kanpainaren esku uzten ditu: Biodibertsitateko Kontserbazio zerbitzuko buru bat eta 12 teknikari eta baita baso-zaintzako langileak ere.

Langile horiek, zaintza-zerbitzu bat bermatzen duten txandetan antolatuta, SOSen eskaerei kasu eginez mugituko dira suterik balego, eta baso nahiz ingurumeneko alderdietan aholkularitza emango dute, bai eta makinaria astuna lekuz aldatu ere, suhiltzaileekin koordinatuta. Gainera, departamentu honek uztailaren 1etik irailaren 30era arte bulldozer ibilgailu bat kontratatuko du (hondeatzailea) laguntza moduan suebakia egiteko, sua itzaltzen laguntzeko edo bideak irekitzeko suhiltzaileak erraz mugi daitezen. Makina berezi horrek 100.000 euro balio du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa