(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak landa-lurrean sua erabiltzea mugatu du udan suterik gerta ez dadin osteguna, 2011.eko ekainak 16


Foru-aginduak debeku eta baimenen erregimena arautzen du nekazaritza eta aisialdiko jardueretan


Nafarroako Aldizkari Ofizialak (BON) gaurko, ekainaren16k edizioan foru agindua argitaratu du: haren bidez, suaren erabilera arautzen da urbanizagarriak ez diren lurretan, eta uda-garaian zehar baso-suteak prebenitzeko neurriak finkatzen dira. Arau hau indarrean izango da uda-garaikoak diren berezko meteorologia-baldintzak nabarmen aldatzen diren arte.

Arau horren ondorioetarako, Nafarroan bi klimagune ezartzen dira, iparra eta hegoa, eta haren banalerroa honako tokiko erakunde hauek mugatzen dute: Ameskoako mugaketak, Urbasa-Andia, Goñiko Harana, Ollo, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atez, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Gerendiain, Mezkiritz, Espinal, Burgete, Garralda, Oroz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Esparza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

Foru-aginduak arau-errepertorio bat ezartzen du, eta barnean hartzen ditu: debeku orokorrak Nafarroa guztian; zonaldearen araberako arautze zehatzak; pistetan eta baso-lanetan motordun ibilgailuen eta makinariaren erabilpena arautzea; lurra lantzea laborantzako lursailetan eta lasto-multzoak erretzeko debekua; eta, azkenik, sua erabiltzeko baimen bereziak, erromeriak, erlezaintza, kanping-ak, uztondoak eta kanpalekuko suak direla-eta.

Argitaratutako arauak izaera orokorrez sua erabiltzea debekatzen du zuhaitz, zuhaixka eta sasiz betetako mendiko lursailetan eta baita larre nahiz belardietan ere; baso-hondakinak erretzea ere debekatzen da, arrazoi fitosanitarioengatik izan ezik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren baimenarekin. Lehorreko nekazaritza-lurrean sua erabiltzea ere debekatzen da, suteak edo arrisku fitosanitarioak prebenitzeko baimendutako erabilerak izan ezik, eta baita errekuntzan objektuak jaurtitzea ere, ibilgailuetatik zigarro-puntak jaurtitzea barne.

 

Foru-agindu honek izendatutako hegoaldean aisialdia helburu duten suaren erabilera debekatzen da, horretarako prestatutako lekuetan barne; iparraldean, sua baimentzen da horretarako prestatutako lekuetan bakarrik, eraikuntzen barnean urbanizagarriak ez diren lurretan barne, baldin eta gutxienez eraikuntzako materialen egindako hiru horma eta lurra baditu edo landaretzarik ez badago, eta txinpartak kentzen dituen tximinia badute.

Piroteknia-materiala landa-lurrean erabiltzea debekatuta dago. Herrietako jaietarako epea Larrien Nafarroako Agentziari abisatu behar zaio eta, ospakizunetan zehar, antolatzaileek gutxienez hiru pertsona izan beharko ditu su-menderatzaileekin eta motxila itzalgailuarekin.

Foru-aginduak errekuntzako motordun ibilgailuak hegoaldeko baso-pistetatik ibiltzea debekatzen du, honako kasu hauetan izan ezik: jabegora sartu behar bada, suteak prebenitu eta itzaltzeko, helburu ofizialetarako, baso, nekazaritza eta abeltzaintzako lanetarako, espazio naturalak zaintzeko, linea elektriko, telekomunikazioen eta ur-sareen mantentze-lanetarako, ehiza eta onddoen eremuetan sartzeko eta akanpalekuei laguntzeko. Baimendutako ibilgailu horiek zenbait baldintza bete beharko dute: telefono mugikorra eramatea, pistan bertan eta horretarako prestatutako erantsitako lekuetan soilik aparkatzea, eta 112 Nafarroako SOS larrialdiko telefonora deitzera behartuta daude dabiltzan gunean suarekin lotutako gorabeheraren bat ikusten badute. Murrizketa berak agintzen zaizkie motordun makinei baso-lanetarako.

Foru-aginduak lasto-multzoak erretzea berariaz debekatzen du. Lasto-multzoak ezingo dira jarri zuhaizti batetik 200 metrotara, eta jabeek beren izena, telefonoa eta lasto-multzoa non dagoen jakinarazi beharko dituzte. Landatutako lursailetan daudenetan, lasto-multzoaren inguruan, gutxienez haren altueraren bikoitza den banda perimetral bat landatu beharko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Mapa de zonificación de Navarra para uso del fuego
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa