(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitateak energia-eraginkortasuna sustatuko dute etxebizitza babestuetan

ostirala, 2011.eko ekainak 17


Vinsa sozietate publikoaren errentarako 704 etxebizitzatako 23 promozio izango dira aztergai


Gobernuak eta NUk etxebizitzetako energia-eraginkortasuna sustatuko dute

Salanueva kontseilaria eta Gómez Montoro errektorea hitzarmena sinatzen ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday jarduneko Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilari eta Viviendas de Navarra S.A. sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluko presidenteak eta Ángel J. Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko errektoreak lankidetza hitzarmena sinatu dute energia-eraginkortasunaren eta ingurumen jasangarritasunaren alorrean berrikuntza eta ikerketa bultzatzeko Foru Gobernuak VINSAren  bitartez sustatzen dituen etxebizitzetan.

Gaur sinatu duten hitzarmena datozen hiru urteetan egongo da indarrean eta, horri esker, ETSAUNeko Eraikuntza Sailak, SAVIArquitecturaren bidez, VINSAren jabetzako errentarako etxebizitzen 23 promozioren inguruko ikerketa proiektua burutuko du.

Ekitaldia Nafarroako Unibertsitatean izan da gaur goizean eta hauek ere han izan dira: Luis Cruchaga VINSAko kudeatzailea eta, unibertsitatekoak, Mariano González Presencio Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (ETSAUN) zuzendaria eta Fernando de la Puente I+Gren zuzendaria. Horiez  gain, SAVIArquitectura ikerketa taldeko kideek ere parte hartu dute: Ana Sánchez-Ostiz, Purificación González Martínez, Aurora Monge eta Silvia Domingo.


Gobernuak eta NUk etxebizitzetako energia-eraginkortasuna sustatuko dute

Ezkerretik eskuinera: De la Puente, Domingo, González Martínez, González Presencio, Salanueva kontseilaria, Gómez Montoro errektorea, Sánchez-Ostiz, Cruchaga eta Monge ( irudia handitu )

Zehazki, 704 etxebizitza (promozio berrienak izan ezik) aztertuko dira guztira. Irakasleek eta ikertzaileek osaturiko unibertsitateko taldeak horietako bakoitzaren azterketa egingo du diagnostikoa egiteko eta, horri esker, ondorengo fase batean, etxebizitza  horiek berritu eta birgaitzeko, eraikin jasangarriagoak eta energiaren aldetik eraginkorragoak direnak egitea lortze aldera. Azterketa horretan Miyabi sozietate publikoak ere parte hartuko du, eta energia-instalazioekin loturiko alderdiak aztertuko ditu batez ere.

Salanueva kontseilariak azterlan hori aipatu du eta esan du "etxebizitza horietako batzuk hainbat hamarkadatako aintzatasuna dutela, hortaz, hobetzeko beharrak zeintzuk diren jakin ondoren, besteak beste, arkitektura oztopoak kendu eta fatxadak eta estalkiak hobetu egingo direla. Hau da, aurretiazko azterketa horren ondoren gure etxebizitzen parkea berritu ahal izango dugu".

Balorazioak

Mintzaldian, Salanuevak azpimarratu du Nafaroako Gobernua ahalegin handia egiten ari dela "etxebizitza guztietan energia-elementuak barne hartzen direla sustatzeko, etxebizitza horiek VINSAk sustaturikoak zein sustatzaile priibatuenak izan, Presako Neurrien Legean ezartzen den bezala". Etxebizitza kontseilariak esan duen bezala, lege horrek, 2009ko ekainean, neurri batzuk ezarri zituen A, B edo C energia-ziurtagiria lortzen duten promozioetarako diru-laguntzak emateko eta, isolamendu termikoaren maila areagotze aldera, fatxadak, teilatuak eta arkupeak birgaitzen dituzten jabeen erkidegoetarako.  Azpimarratzekoa da, azken bi urteetan energia-ziurtagiria lortzeko sustatzaileei emandako laguntzak direla-eta 5 milioi euro baino gehiago bideratu direla diru-laguntza gisa 2.300 etxebizitza eraikitzeko.

"Unibertsitateak ikerketa, ikaskuntza eta ezagutza jariatzen du. Ikuspegi horretatik, pozgarria da bi instituzioen beharrezko apustu aberasgarria asmo handiko proiektu batean gauzatu ahal izatea", adierazi du Salanuevak. "Gainera, instituzio akademikoekiko lotura estutzeari esker, herritarrentzako administrazio eraginkorragoa izan ahalko dugu alderdi guztietan eta, bereziki, etxebizitzarena bezala giltzarria diren alorretan", esanez amaitu du.

Nafarroako Gobernuak eta ETSAUNen arteko elkarlanaren egiteko nagusia Barañainen, Atarrabian, Beriainen, Iruñean, Zizurren eta Burlatan dauden 233 etxebizitza aztertzea izango da lehen urtean. 41 etxebizitzako bi promozio aztertzen ari dira dagoeneko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa