(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pepinoaren krisiagatik Europak emandako diru-laguntzen berri eman die Landa Garapenak nekazariei ostirala, 2011.eko ekainak 17


EBren Aldizkari Ofizialak larunbat honetan, ekainak 18, barazki-ekoizleei laguntzeko neurriak emateko araudia argitaratuko du


Barazkien ekoizleei Europak emandako laguntzei buruzko informazio-bilera.

EBak barazki-ekoizleei emandako diru-laguntzei buruzko informazio-bileran izandako pertsonak. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko teknikari batzuk fruta eta barazkien ekoizleen elkarteekin (OPFH) bildu dira gaur goizean eta baita banakako ekoizleekin ere, Europar Batasunak sektorean abian jarritako diru-laguntzen berri emateko, E.coli infekzio-agerraldia agertzearen ondorioz merkatuan izandako krisia dela-eta.

Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialak larunbat honetan, ekainak 18, laguntzeko neurri horiek erregulatzen dituen araudia argitaratuko du; Nafarroako Gobernuak gaur antolatutako bilkuraren xedea izan da nekazariek onartutako laguntza horiek ahalik eta gehien balia ditzatela. Bilkuran izan dira ere UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritza-sindikatuak, ITGko eta Elikagaien Bankuko ordezkariak eta negutegietako laborariak.

EBak 210 milioi euroko diru-laguntza aurreikusi du guztira, eta konpentsazio moduan banatuko da 2011ko maiatzaren 26 eta ekainaren 30 artean, "prebentzio-neurri eta krisi-kudeaketa" izeneko esparruan egin diren edo egingo diren operazioen arabera.

Neurri hauek hartzen dituzten produktuak honako hauek dira: tomatea, piperra, pepinoa, kalabazina eta letxuga nahiz txikoriaren familiakoak diren produktu jakin batzuk (letxugak, txikoria, eskarola eta endibia).

Laguntza-neurrien helburua da, bilketa ez egiteagatik edo uzta berdean egiteagatik (heldu gabeko produktua) burututako operazioak konpentsatzea; horrekin batera, bildutako barazkiak doan banatzeko operazioak erraztea Nafarroako Elikagaien Bankuaren bidez, edo beste azpiproduktu batzuk lantzea eta gizakiek jateko ez direnak (ganaduaren elikagaia, konposta, bioerregaiak edo biodegradazioa lursailean, besteak beste). Nolanahi ere, doako banaketa hori Landa Garapeneko Departamentuak Elikagaien Bankuarekin lan egiten duten ongintzako erakundeen artean egingo da lehendabizi (70 inguru), kalitatezkoak eta egoera onean dauden baratzeko produktuak baitira, eta osasun-berme guztiak dituzte.

Laguntzak izapidetzea


Hemendik aurrera egiten diren operazio guztiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baimenduta izan beharko dute; departamentu horrek 48 ordu baino lehen ikuskatzaileak bidaltzeko konpromisoa hartu du prozesua arintze aldera. Aurrez egindako operazioak (maiatzaren 26tik gaur arte) dokumentuekin egiaztatu beharko dira.

Bilkuran teknikariek ekoizleei azaldu diete zer dokumentazio bete behar duten erretiratutako barazkientzat hautatutako helbidearen arabera; bete beharreko ereduak Departamentuaren webgunean eskuragarri izango dira.

Ezarritako zenbatekoei dagokienez, Araudiak zenbateko ezberdinak ezartzen ditu erretiratutako produktua doako banaketarako den (banaketa-kostua ere finantzatzen dena), edo produktuaren uzta bildu behar denaren arabera. Adibide gisa, tomatea kentzeagatik kiloko 40 zentimorainoko konpentsazioa lortu ahal izango zen, eta 60 zentimoraino igoko zen ongintzako erakundeei doan banatzeko erabiliz gero.

Izapide guztiak egin ostean, ordaintzeko eskaerak uztailaren 11tik aurrera egin ahal izango dira, eta ordainketak 2011ko urriaren 15a baino lehen egitea aurreikusita dago. Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuko teknikariek kaltetuekin zuzeneko komunikazio-sare bat ezarri dute, prozesu honetan sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko xedez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa