Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Arauak aseguruko polizetan barne hartu beharreko gutxieneko arriskuak eta kalte-ordainen zenbatekoa zehazten du
Nafarroako Aldizkari Ofizialak, joan den ekainaren 6an, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren foru agindua argitaratu zuen. Foru agindu horrek Foru Erkidegoko erabilera publikoko kirol instalazioetako titularrek egiten dituzten erantzukizun zibileko aseguruen kontratuak arautzen ditu.
Betebehar hori arriskuen prebentzioari buruz ari den Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 77. artikuluan ezarritakoaren ondorioz sortu da. Titulartasun publikoko instalazioen kasuan, Foru Legeak erantzukizun zibileko derrigorrezko asegurua kalteak eta galerak bere gain hartzen dituen beste sistema batez ordezkatzeko aukera ematen du.
Arau berriak, NAOn argitaratu zenetik, kasuan kasuko polizek barne hartu beharreko gutxieneko arriskuak, polizen eremu geografikoa eta denborazkoa, aseguratzaileak bere gain hartu behar dituen prestazioak eta bermatu edo aseguruak barne hartzen dituen gutxieneko zenbatekoak (ezbehar bakoitzeko eta urteko ez dira 300.000 euro baino gutxiagokoak izango, ezta biktimako 150.000 euro baino gutxiagokoak ere) ezartzen ditu. Hitzartu beharreko gainerako kontuak kontratua egiteko askatasun eta aldeen borondatearen autonomia printzipioaren arabera zehaztuko dira.
Foru Erkidegoko kirol administrazioak aseguruko polizak edo, titulartasun publikokoak izanez gero, kalte eta galerak beregain hartzen dituen sistema zein den erakusteko eskatu ahal izango die, edozein unetan, Foru Erkidegoko erabilera publikoko kirol instalazioetako titularrei.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen