(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 3,3 milioi euro eman ditu 69 udal plan orokor garatzeko astelehena, 2011.eko ekainak 20


Diru-laguntzek lurraldearen antolamendurako bitarteko horien kostuaren % 80 finantzatuko dute


Nafarroako Gobernuak 69 udal plan orokorretarako diru-laguntzak ordaintzeko egutegiaren egokitzapena onetsi du gaur  Egokitzapen horri esker, udalerriek 3,3 milioi euro jasoko dituzte guztira, hiru urtetan banatuta: 463.459 euro 2011n, 2.028.878 euro 2012an eta 839.701 euro 2013an.

Jarduera horren xedea ordainketa plan bakoitzaren garapenera egokitzea da, izan ere, plan horietan lanak burutzeko aurreikusitako epeak alda daitezke hainbat arrazoi medio.

Diru-laguntza jasoko duten udalerriak: Ablitas, Allin, Antsoain, Araitz, Añorbe, Arbizu, Arruazu, Artaxoa, Bargota, Barillas, Baztan, Beintza Labaien, Beraskoain, Betelu, Auritz, Burlata, Cabanillas, Cárcar, Castejón, Cintruénigo, Ziritza, Corella, Cortes, Etxarri, Eneritz, Esteribar, Etaiu, Etxauri, Ezkabarte, Ezkaroze, Fustiñana, Galar, Garinoain, Irañeta, Izaba eta Lakuntza.

Baita honako udalerri hauek ere: Larraga, Elizagorria, Longida, Milagro, Mirafuentes, Miranda Arga, Muruzabal, Nabaskoze, Oiz, Olaibar, Olexoa, Orisoain, Pitillas, Santakara, Doneztebe, Sorlada, Tafalla, Torralba del Río, Torres del Río, Tutera, Tulebras, Uharte Arakil, Untzitibar, Untzue, Urdiain, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz, Uztarroze, Alesbes, Deierri, Esa eta Ziordia.

Gogorarazi behar da Nafarroako Gobernuak, 145/2002 Foru Dekretuan ezarritakoa betez, udal plan orokorrak egitearen gastua ere ordaintzen laguntzen duela, diru-laguntzaren % 80ren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa