(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Higiezinen 2009-2011 Plana zabaltzea onartu du astelehena, 2011.eko ekainak 20


2012. urtera arte egingo da, eta 83.000 euro baino gehiago aurreztuko da alokairuetan


Iruñeko Erregistro Zibileko bulegoak, Sancho el Fuerte etorbideko 8. zenbakian (Foru Ogasuneko lehengo bulegoa) ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak erabaki bat onartu du gaurko bilkuran eta, haren bidez, Administrazioko Higiezin-Bulegoen 2009-2011 Jarduera Planari eranskin bat egitea onartu da; era horretan, haren iraupena 2012ra arte zabalduko da jarduera berri gehiagorekin eta administrazio-unitateak lekualdatuz; hala, egungo egoerarekin alderatuz, alokairuetan 83.785 euro aurreztuko dela kalkulatzen da.

Zabaltze horri esker, Higiezinen 2009-2011 Planean jada hautemandako beharren gainean jardun ahal izango da, hura abian jarri zen unean alternatibarik plantea ezin zitekeena. Horrek orain hutsik dauden zenbait lokal jabetzan erabiltzea dakar, alokairuen alorrean aurrezte ekonomikoa izanik. Gainera, erreserban azalera gehiago lortzea dakar.

Higiezinen 2009-2011 Planaren balantzea

Higiezin Arloko 2009-2011 Jarduera Plana 2009ko ekainean onartu zen administrazio-bulegoetarako higiezinen erabilera eraginkorra bermatzeko xedez; bai eta hura optimizatzeko eta kostuak aurrezteko politika bat gauzatzeko, alokairuen ordez jabetzako espazioak erabiliz. Bertan jasotako jarduera gehienak bukatuta daude, hiru izan ezik (haietako bi egikaritzen hasi dira); horrek 2012an ia 3 milioi euro aurreztea ekarriko du. 2013. urtetik aurrera, zifra horri plana zabaltzearekin aurreikusitako 83.785 euro erantsi beharko zaio; beraz, guztira, 3.042.613 euro aurreztuko da.

Higiezinen Planaren egikaritzeak Iruñean Gonzalez Tablasen eraikina eraikitzea barnean hartzen zuen, bai eta Iruñeko Cortes de Navarra kalean Ekonomia eta Ogasun Departamentuko egoitza zabaltzea ere. Osasunbidea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoak Iruñeko Tutera kaleko bulegoetara lekuz aldatzea geratzen da; PFEZ eta Ondarearen Kanpainako zerbitzua, Zergadunari Lagundu eta Informazioa emateko zerbitzua eta Nafarroako Aldizkari Ofiziala Esquiroz kalera lekuz aldatzea eta baita Immigraziorako Bulegoa ere.

Higiezinen 2009-2011 Planak eta orain onartutako eranskinak honako helburu hauek ditu: alokairuak aurrezteaz gain, ondasunen erabilpena arrazionalizatu eta optimizatzea behin betiko finkatzeak bilatuz eta baliabide propioak baliatuz; irudi instituzional bateratua ematea; azpiegitura modernoak sortu eta mantentzea, oztopo arkitektonikoak kenduz eta lan-arriskuen prebentzioarekin irisgarritasuna bermatuz. Eta espazioak behar berriei egokitzea, bai eta eraikin nahiz instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzea ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa