Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
2012. urtera arte egingo da, eta 83.000 euro baino gehiago aurreztuko da alokairuetan
Iruñeko Erregistro Zibileko bulegoak, Sancho el Fuerte etorbideko 8. zenbakian (Foru Ogasuneko lehengo bulegoa)
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak erabaki bat onartu du gaurko bilkuran eta, haren bidez, Administrazioko Higiezin-Bulegoen 2009-2011 Jarduera Planari eranskin bat egitea onartu da; era horretan, haren iraupena 2012ra arte zabalduko da jarduera berri gehiagorekin eta administrazio-unitateak lekualdatuz; hala, egungo egoerarekin alderatuz, alokairuetan 83.785 euro aurreztuko dela kalkulatzen da.
Zabaltze horri esker, Higiezinen 2009-2011 Planean jada hautemandako beharren gainean jardun ahal izango da, hura abian jarri zen unean alternatibarik plantea ezin zitekeena. Horrek orain hutsik dauden zenbait lokal jabetzan erabiltzea dakar, alokairuen alorrean aurrezte ekonomikoa izanik. Gainera, erreserban azalera gehiago lortzea dakar.
Higiezinen 2009-2011 Planaren balantzeaHigiezinen 2009-2011 Planak eta orain onartutako eranskinak honako helburu hauek ditu: alokairuak aurrezteaz gain, ondasunen erabilpena arrazionalizatu eta optimizatzea behin betiko finkatzeak bilatuz eta baliabide propioak baliatuz; irudi instituzional bateratua ematea; azpiegitura modernoak sortu eta mantentzea, oztopo arkitektonikoak kenduz eta lan-arriskuen prebentzioarekin irisgarritasuna bermatuz. Eta espazioak behar berriei egokitzea, bai eta eraikin nahiz instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzea ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen