Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernu berriaren erronka nagusia enplegua sortzea izango dela adierazi du
Transcripción textual del video
Nafarroako jarduneko Lehendakari Miguel Sanz Sesma azkena izan zitekeen Gobernu Bilkura buru izan da gaur goizean eta, haren ostean, hedabideen aurrean hitz egin du. Agerraldian Lehendakaria ziur azaldu da "hurrengo Nafarroako Gobernua ekarriko duen aurreikusitako UPN eta PSN alderdien arteko akordioa Espainiarentzat erreferentzia izango dela".
Sanz Lehendakariarentzat, Nafarroako bi alderdi garrantzitsuenen arteko lankidetza politika nazionalean islatu behar da, "Espainiak behar handia baitu bi alderdi garrantzitsuenen artean akordio handi bat lortu eta krisi ekonomikoko zailtasunen aurrean beharrezko erreformak egin ahal izateko".
Miguel Sanz.

"Hurrengo Gobernuak izango duen funtsezko erronka gure erkidegoan enplegua sortzea izango da, eta horri begira egingo ditu ahalegin guztiak". Hori esan ondoren, Sanzek adierazi du Lehendakari den Gobernuak nahiz hurrengoak, koaliziokoak, Nafarroan politika egiteko oinarri sendo bat partekatzen dutela, eta "Konstituzioarekin batera, garapen eta autogobernurako oinarrizko tresna instituzionala Nafarroako Foru Hobekuntzarako dela berresten dugu".
Legealdiaren balantzea
Lehendakariak adierazi du bere Gobernuak "gauzak ondo egin izan direla pentsatzeko arrazoiak dituela, zorroztasunez, gardentasunez eta eraginkortasunez kudeatu duelako krisia, inbertsioen alorrean bere programa gauzatzeko hainbat oztopo jarri duen krisia". Gobernu ezberdinetan parte hartutako kontseilari guztiak zoriondu ditu jendaurrean.
Sanzek iritzi du, beste erkidego batzuen arazo ekonomikoen aurrean, "Nafarroak zalantza horiek nota onarekin gainditu dituela"; beraz, "kontent samar nago, nahiz eta oraindik ere bide luzea urratu behar den krisiari aurre egiteko eta zailtasun handiak gainditu behar diren".
Sanzek, gainera, hedabideei agur esan nahi izan die "bertan egon izana eskertuz, desadostasun eta kritikaren eremutik batzuetan, eta laguntza emanez beste zenbaitetan; izan ere, horri esker, hobetzen lagundu diote, eta baita errespetutik nahiz konpromisotik bere iritzia berresten ere".
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen