(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,2 milioi euroko gastua onartu dute Nafarroako Kanaleko herri lursailak ureztatzeko astelehena, 2011.eko ekainak 20


Nafarroa 2012 Planaren barruan burutuko da jarduera eta Tafallako eta Azkoiengo partzela ureztagarrietarako izango da


Nafarroako Gobernuak 2.138.075 euroko gastua onartu du ureztatze instalazioak finantzatzeko, 2011-2012 denboraldian, Tafallako (380,17 hektarea) eta Azkoiengo (482,9 hektarea) herri lursailetan dauden Nafarroako Kanaleko 863,7 hektareatan. Jarduera hori Nafarroa 2012 Planaren barruan egingo da.

Onartutako gastua honela gauzatuko da urte bakoitzean: 2011n, 1.039.935 euro bideratuko dira Tafallako herri lursailetako partzeletara eta, 2012an, 1.154.140 euro Azkoiengo partzeletara.

Gastu horren bidez finantzatuko den partzelaren ureztatze instalazioa jartzeko, hartunetik, hau da, partzelaren sarrerako ur hartunetik aspertsoreraino ura eramateko behar den azpiegitura egingo da.

Tafallako eta Azkoiengo partzeletan burutuko den jarduera horren gastu osoa 4,4 milioi euro da. Horretatik, Nafarroako Gobernuak gastuaren % 50 finantzatuko du, hau da, 2,2 milioi 2011-2012 denboraldian. Kostuaren beste erdia herri lurraren jabe den udalaren kontu izango da; hala ere, instalazioak baldintza jakin batzuk betetzen baditu (ezarritako ildoekin bat datozen ureztatze jarraibideak eta herri partzelen esleipen zehatza), Nafarroako Gobernuak ureztatze instalazioaren gastuaren % 75eraino finantzatuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa