(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Guelbenzu eta Larrabide igerilekuek udako denboraldiari hasiera eman diote beren instalazioak hobetuz asteartea, 2011.eko ekainak 21


Nafarroako Kirolaren Institutuak bi instalazioen abantaila eta prezioen berri eman du


Guelbenzu Zentroko igerilekua

Guelbenzu Zentroko igerilekua. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren Institutuak jakinarazi duenez, Iruñeko Guelbenzu Jolas Zentroak eta Larrabide Estadioak udako denboraldia hasiera eman diote beren instalazioetan hainbat berrikuntza eta hobekuntza eginez.

Guelbenzu Jolas Zentroa Iruñeko kirol-instalazio zaharrena da, eta udan nahiz neguan igerilekua izateaz gain, gimnasioa eta pilotalekua ere baditu. Azken urtean aldagelak berritu dira, gimnasioa handitu da eta lorategiko gunean eta merenderoetan ere hobekuntzak egin dira.

Zentro horrek 1.886 bazkide du (1.543 urtean zehar eta 343 udan), eta ekainaren 1etik irailaren 15era arte bazkide berriak egiteko kanpaina egiten du. Bazkide-tarifak honako hauek dira: 42 euro familia ugarientzat; 44,90 euro erretiratu eta pentsiodunentzat, 4-13 urte arteko haurrentzat eta % 33ko ezintasuna duten pertsonentzat; 66,5 euro gazte-txartela dutenentzat eta 88,75 euro gainerako pertsonentzat.

Udako instalazioaren ordutegia egunero (igandeak eta jaiegunak barne) 10:00etatik 21:00ak arte da (irteera 22:00etan).

Larrabide Estadioak udan zerbitzu bakar bihurtzen den bi instalazio ditu; bata, estadioko estali gabeko igerilekuak, atari zabalean, txirristekin, ur-jauziekin, igeriketarako guneekin, solairum-arekin, berdegunearekin, jatetxe eta taberna zerbitzuarekin; bestea, Aquabide instalazioak. Bertan, aldagela orokorrak, gimnasioak, muskulazio-gela, igerileku estalia, gorputza tratatzeko gunea, saunak eta hidromasajeak daude. Aurtengo udarako, gimnasioan, muskulazio eta fitness-eko makina gehiago jarri dira.

Instalazio horietan, udako denboraldia ekainaren 15ean hasi zen eta irailaren 15era arte luzatuko da. Guztira, 1.598 bazkide dago. Estali gabeko igerilekuaren ordutegia 10:00etatik 21:00ak arte da, eta instalazioarena, berriz, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 21:45era, larunbatetan 08:00etatik 21:30era eta igandetan, 09:00etatik 21:30era.

Denboraldi honetako tarifak honako hauek dira: 38,05 euro familia ugariaren txartela dutenentzat; 40,35 euro 4-13 urte arteko haurrentzat, erretiratuentzat, pentsiodunentzat eta ezinduentzat; 60,10 euro gazte-txartela dutenentzat eta tarifa normala 80,15 eurokoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa