(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garraioen Zuzendaritza Nagusiak elikagaien sektoreari aplikaturiko teknologiari buruzko topaketa antolatu du asteartea, 2011.eko ekainak 21


Datozen hilabeteetarako automozioaren, industriaren eta operadore logistikoen sektoreei zuzenduriko beste topaketa batzuk egingo direla aurreikusi da


Ezkerretik eskuinera: Enrique Díaz (ANL), Jordi Termes (logistika aholkularia), Mª José Fernández Nafarroako Elikagaien Nekazaritza Klusterreko kidea, José A. Baldero Ultracongelados VIRTO enpresakoa, Javier Echarte (CTP), Teresa Oses (OSES taldea) eta OSES RFIDen Talde Teknikoko ordezkari bat ( irudia handitu )

Garraioen Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Merkantzien Garraio eta Logistika Klusterraren I+G+B Teknologia Foroak eta Nafarroako Merkantzien Garraioak, euskaraz "RFID ELIKADURA, RFID teknologia nola aplikatu banaketa katearen kudeaketan eta trazabilitatean" dioen topaketa antolatu dute Nafarroako Elikagaien Nekazaritza Klusterrarekin elkarlanean, gaur goizean, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren egoitzan.

Ekitaldia elikaduraren sektoreari dago zuzenduta batez ere, eta Nafarroako hamabi enpresatako elikagaien logistikako profesionalek hartu dute parte. Ekitaldian, RFID teknologiaren bidez eta logistikaren alorrean, sistema ezartzearen kasu praktiko bat aztertuz lor daitezkeen erabilerak eta aplikazioak eman dira ezagutzera.

RFID (Radio Frequency Identification) barra-kodearen antzeko identifikazio automatikorako teknologia da, baina, RFIDen kasuan, irrati uhinak erabiltzen dira etiketa bateko datu elektronikoak zeintzuk diren jakiteko. Ezaugarri berezietako bat da etiketa ez dela ikusi behar bertako informazioa irakurtzeko. Logistikaren alorrean teknologia hori hartzen ari duen garrantzia kontuan hartuta, Garraioen Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Merkantzien Garraio eta Logistika Klusterraren I+G+B Teknologia Foroak eta Nafarroako Merkantzien Garraioak RFID Teknologiak banaketa katean duen Eraginaren Azterlana egin zuen 2010ean, eta, horri esker, logistikaren sektoreko Nafarroako enpresen egoera zein den jakin ahal izan zen, teknologia horren erabilerari dagokionez. Azterlana martxoan aurkeztu zen eta, aurkezpen horren ondorengo hilabeteetan, gaiaren inguruan burutu diren jarraipen ekintzak antolatzeko abiapuntua izan zen. Jordi Termes logistika aholkulariak martxoan egindako jardunaldiko ondorio nabarmenak azaldu ditu labur-labur.

Gaurko ekitaldiaren alderik teknikoenaz jardutea Teresa Oses eta OSES RFIDeko (RFID bidezko identifikazioa oinarri duten aplikazioak garatu eta merkaturatzen dituena) talde teknikoari egokitu zaie. Teknologiaren eta oinarrizko erabileren eta aplikazioen testuingurua labur azaldu ondoren, aurkezpenaren gai nagusia elikaduraren alorreko aplikazio espezifiko baten azalpen orokorra izan da, hau da, beharrizanen azterketak, bideragarritasun azterlana, proiektu pilotua eta ezarpen eraginkorra. Aurkezpenean, gainera, ezaugarri horiek dituen RFID ezartzeak sortzen duen kostu eraginkorraren kalkulu zehatza egin dute.

Horrez gain, TAG sorta bat (etiketak) ere irakurri da, hainbat ontzi eta edukitara aplikaturikoak.

Amaitzeko, eztabaida bat egin dute, eta zalantzak argitu eta kontsultak egiteko aukera izan dute bertaratu direnek.

Urteko azken lauhilekorako beste topaketa espezializatu batzuk antolatuko direla aurreikusi da, automozioaren, industriaren eta operadore logistikoen sektoreentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa