(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehiza debekualdien foru agindua onetsi da 2011-2012 denboraldirako 
asteartea, 2011.eko ekainak 21


Debekualdi erdia abuztuaren 15ean hasiko da, ehiza larria irailaren 4an, usoarena eta birigarroarena urriaren 1ean, oilagorrarena urriaren 9an eta debekualdi orokorra azaroaren 1ean


Nafarroako Aldizkari Ofizialak, astearte honetan, 2011-2012 denboraldirako ehiza debekualdien foru agindua argitaratu zuen. Agindu horrek Foru Erkidegoko ehiza modalitate tradizionalen araberako bost denboraldiren hasierak zehazten ditu: debekualdi erdia abuztuaren 15ean hasiko, ehiza larria irailaren 4an, usoaren eta birigarroarena urriaren 1ean, oilagorrarena urriaren 9an eta debekualdi orokorra azaroaren 1ean hasiko da.

Gainera, untxi gehiegi dauden barrutietan ere (kilometro bakoitzeko 3 ale edo gehiago egonez gero) ehizatzea baimendu da, baina basozainaren baimena izan eta basozaina bera han egon beharko da. Abuztuaren 6tik urriaren 9rako larunbat, igande eta jaiegun guztietan ehizatu ahal izango da.

Hortaz, abuztuaren 15ean, astelehenean, Ama Birjinaren zeruratzearen egunean, Foru Erkidegoan debekualdi erdia hasiko da. Denboraldi horretan galeperra, usapal arrunta eta basahatea ehizatu ahal izango dira.  Espezie horiek abuztuaren 15etik irailaren 11ra ehizatu ahal izango dira ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan. Galeperrak (ehiztari bakoitzeko eta eguneko hamar galeper) eta usapal arruntak (ehiztari bakoitzeko eta eguneko bi) ehizatzeko kupoak ezarri dira.

Irailaren 4tik aurrera (ostegunak, larunbatak, igandeak eta jaiegunak), ehiza larriko espezie nagusien denboraldia hasiko da Nafarroan: basurdearen (otsailaren 26ra arte) eta orkatzaren (urtarrilaren 15era arte) uxaldiak. Bestalde, oreina eta adarzabala urriaren 9tik urtarrilaren 5era uxalditan ehizatu ahal izango dira horretarako berariaz baimendutako barrutietan. Oreinak irailaren 18tik urriaren 2ra ere ehizatu ahal izango dira zelatan, betiere Ehiza Antolatzeko Plan bakoitzean ezarritako kupoen arabera eta bota diren animalientzako besokoen sistema errespetatuz.

Hegazti migratzaileen ehiza eta ehiza xehearen debekualdi orokorra

Bestalde, urriaren 1ean postu finkotik hegazki migratzaileak ehizatzeko denboraldi tradizionala hasiko da. Pagausoa eta txoloma, birigarro arrunta, garraztarroa, durdula eta birigarro txikia ehizatu ahal izango dira. Abenduaren 8ra arte egunero ehizatu ahal izango da.

Oilagorraren salto-ehiza (txakurrak lagunduta eta gune basotsuetan), Nafarroan baimentzen den modalitate bakarra da eta urriaren 9an hasiko da eta urtarrilaren 29an amaitu; egunean hiru ehizakiko kupoa errespetatu beharko da. Botatako ehizakiak ezin izango dira merkaturatu, beste urte batez.

"Debekualdi orokorra" edo salto-ehiza xehearen denboraldia azaroaren 1ean hasi eta urtarrilaren 29an amaituko da. Debekualdi orokor horretako espezie nagusiak eper gorria, erbia, untxia, ur hegaztiak eta faisaia dira.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa