(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Praktika Egokietako VII. Sarirako deialdia egin du asteazkena, 2011.eko ekainak 22


Lehiaketan parte hartu ahalko dute hiriko eremuetan baliabide iraunkorrak hobetzeko proiektuak garatu dituzten erakunde eta pertsonek


Nafarroako Aldizkari Ofizialak iragan ekainaren 21ean argitaratu zuen Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Praktika Egokietako 2011-2012ko VII. Sariketarako deialdia. Sariketa horretan hiriko eremuetako baliabideen erabilera iraunkorra kudeatu eta hobetzeko lan egiten duten erakunde eta pertsonek aurkeztutako proiektuek parte har dezakete.

Lehiaketa bi urtean behin egiten da. Aurkezten diren lehen hiru praktika onenek 6.000 euro jasotzen dituzte eta, besterik egonez gero, batzuei aipamen bereziak egiten dizkiete. Proiektuek  Europako Hirien Iraunkortasunaren aldeko Aalborgeko Gutunean eta garapen iraunkorrari buruzko Europako eta nazioarteko beste itun batzuetan ezarritako irizpideak jarraitu behar dituzte.

Lehiaketan, besteak beste, hauek hartu dezakete parte: tokian tokiko udalek eta erakundeek, gobernuz kanpoko erakundeek, eragile ekonomiko eta sozialek, instituzio akademikoek, hedabideek, profesionalen elkarteek eta fundazioek.

Praktika egokiak honako kategorietan barne hartzen dira, besteak beste: baliabide berriztagarrien kudeaketa eta ez berriztagarren murrizketa, ekosistemen mantenimendua, atmosferaren babesa,  etxebizitza eta hirigintza iraunkorra, gizarte bazterkeriaren aurkako borroka, ekoizpen eta kontsumo zikloen hobekuntza, birziklapena eta garraio eta hedabideetarako sarbidea.

Abian diren ekimenak saritzen dira, borondatez gauzaturikoak, sektoreko ohiko praktikekin alderatuta ezaugarri bereziren bat dutenak, neurtzeko moduko eragina duten emaitzak lortzen dituztenak eta askotariko inguru eta egoeretan eredu gisa balio dezaketenak.

Eskaerak 2012ko ekainaren 29ra arte bidali ahal izango dira.

Nafarroako Gobernuak 36.000 euroko gastua onetsi du ekimen hori sustatzeko. Zenbateko hori honetara bideratuko da: 18.000 euro hiru sarietarako (6.000 euro bakoitzarentzat), 7.200 euro aipamen berezietan oroigarri gisa ematen diren egurrezko tailuetarako eta 10.800 euro sariketa honetako praktika egokien katalogoa egin, inprimatu eta hedatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa