(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcina (UPN) Nafarroako Lehendakari izendatzeko inbestidura-eztabaida izango da Parlamentuan ostegun honetan asteazkena, 2011.eko ekainak 22


Hautagai bakarrak beharrezkoa duen gehiengoa lortzea eta karguaz datorren uztailaren 1ean jabetzea aurreikusita dago 


Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoa

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoa. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina (UPN) Nafarroako Lehendakaritzarako hautagaitzari buruzko inbestidura-eztabaida egingo da Nafarroako Parlamentuan ostegun honetan, ekainak 23, 09:30etik aurrera, Kargu horretarako hautagai bakarra da, eta aurreikus daiteke lehen bozketan kargua hartzeko beharrezko gehiengoa izango duela, astearte honetan bere alderdiaren eta PSNren artean sinatutako koalizio-akordioari esker.

Eztabaida goizean zehar egingo da eta, haren iraupenak uzten badu, hautagaitzaren lehen bozketa egingo da; kasu honetan, Lehendakari izendatzeko Ganberako gehiengo absolutuaren babesa beharko du. Hala gertatzen ez bada, eztabaidak ostiralean, hilak 24, jarraituko luke, eta bozketa egun horretan bertan egingo litzateke.

Ostegun honetako osoko bilkura hasiko da, Gobernuko Lehendakari izateko hautagaia Parlamentuko lehendakariak Ganberari egingo dion proposamenaren jakinarazpenarekin. Jarraian, hautagaiak, osatu nahi duen Gobernuaren programa politikoa azalduko du, denbora-mugarik gabe, eta Ganberaren konfiantza eskatuko du.

Osoko bilkuraren ordu eta erdiko etenaldiaren ondoren, hala eskatzen duen Talde Parlamentario bakoitzeko ordezkari batek hitza hartuko du, handitik txikirako ordenan kide-kopuruari erreparatuz, hizketaldirako hogeita hamar minutuko tartea izanik.

Proposatutako hautagaiak hitza hartu ahal izango du hala eskatzen duen guztietan. Hizlarietako bati banaka erantzuten badio, hark erantzuteko eskubidea izango du; era berean, hautagaiak erantzuna talde parlamentarioko ordezkariei oro har egiten badie, talde horiek ere erantzuteko eskubidea izango dute. Erantzuteko txandaren iraupena Parlamentuko lehendakariak ezarriko du.

Bozketa Parlamentuko lehendakariak finkatutako orduan egingo da; sekretupekoa izango da, eta txartelekin burutuko da. Proposatutako hautagaiak Parlamentuko parlamentarien gehiengo absolutuaren botoa eskuratzen badu, konfiantza eman zaiola iritziko da. Gehiengo hori lortzen ez badu, bigarren bozketa bat egingo da aurrekoa egin eta handik 24 ordutara, eta konfiantza eman zaiola iritziko da, Ganberako parlamentarien gehiengo sinplea eskuratzen badu. Bigarren saio hau, inbestidura-eztabaidarako finkatutako egutegiaren arabera, larunbatean, hilak 25, egingo zen.

Prozesu hori bete ondoren, Nafarroako Lehendakari berria karguaz uztailaren 1ean jabetuko dela aurreikusita dago, eta kontseilariek, hurrengo egunean, uztailaren 2an.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa