(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Arruazuko zeharbidearen eraberritzea finantzatzeko

asteazkena, 2011.eko ekainak 22


Herri Lan Departamentuak 277.499 € emango ditu proiektua egiteko eta obrak zuzendu eta burutzeko


Ezkerretik eskuinera: Peio Betelu Gamboa, Arruazuko alkatea, Laura Alba eta Jesús Mª Gamboa Gamboa, alkate kargua utziko duena ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eta Peio Betelu Gamboa Arruazuko alkateak lankidetza hitzarmena sinatu dute, gaur goizean, herriko zeharbidea berritzeko obretarako. Obra hori egiteko oinarrizko aurrekontua 781.994 euro da guztira.

Proiektuak jasotzen dituen obrak zeharbidea zolatzeko eta sendotzeko izango dira batez ere. Halaber, euri uren sareak, eta elektrizitatearen, telefoniaren eta argiteria publikoaren kanalizazioak berrituko dira.

Hitzarmenean jasotzen den bezala, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proiektua egiteko, eta obrak zuzendu eta burutzeko gastua finantzatuko du; guztira 277.499 euro emango ditu. Zehazki, 258.262 euro lanak burutzeko erabiliko dira, 10.330 euro obrak zuzentzeko eta 8.905 euro proiektua idazteko.

Bestalde, Arruazuko Udala obrak burutzeko behar diren ondasunak eta eskubideak eskuratzeaz arduratuko da. Horrek sortzen dituen gastuak ordainduko ditu eta lanek kaltetutako zerbitzuak berriz jartzeaz ere arduratuko da. Zuzendaritza teknikoaz (Zaintza Zerbitzua gainbegiratuta) eta segurtasun eta osasunaren alorreko koordinazioaz ere arduratuko da.

Horrez gain, fatxaden ondoan espaloiak egingo dira, gaur egun ez daudelako. Galtzadaren eta espaloien zabalera ez da bera izango zeharbide osoan, etxebizitzetatik hurbil baitaude. Hortaz, galtzadek 3,3 eta 5,0 metro arteko zabalera izango dute. Espaloiak, aldiz, 0,50 eta 2 metro artekoak izango dira. Galtzadako zoladura aglomeratua izango da eta espaloietakoa galtzada-harri prefabrikatuzkoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa