(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 838.152 euro bideratu ditu 26 ikastetxe publikotako energiaren eraginkortasuna hobetzeko osteguna, 2011.eko ekainak 23


Obrak 2011ko azarorako burutu beharko dira


Hezkuntza Departamentuak 838.152 euro bideratuko ditu Nafarroako hogeita sei ikastetxe publiko birmoldatzeko obrak burutzeko, eraikinetako energiaren eraginkortasuna hobetze aldera.

Hauek dira zenbateko horren zati bat jasoko duten ikastetxeak (Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publikoak): Agoizko San Miguel IP-DBHI, Arantzako IP, Arroizko La Balda IP, Artaxoako Urraca Reina IP, Azagrako DBHI, Baztango San Francisco Javier IP, Berriozarko Mendialdea IP, Buñuelgo Santa Ana IP, Esteribarko Xabier Zubiri IP, Igantziko IP, Irurtzungo Atakondoa IP, Lakuntzako Luis Fuentes IP, Martzillako San Bartolomé IP, Mendabiako IP eta DBHI, Mendigorriako Julián María Espinal Olcoz IP, Murchanteko Mardones y Angulo IP, Noaingo DBHI, Otsagabiako IP, Iruñeko San Francisco IP, Azkoiengo Juan Bautista Irurzun  IP, Zareko San Nicolás IP, Doneztebeko Mendaur DBHI, Sartagudako Nuestra Señora del Rosario IP, Vianako Ricardo Campano IP-DBHI eta Villatuertako San Veremundo IP.

Ikastetxe horietako eraikinak udalarenak dira, beraz, zebatekoa herri horietako udalei laguntza gisa emango zaie. Zenbatekoak kalkulatutako aurrekontuaren % 65 eta % 100 artean ordainduko du, kasu bakoitzaren arabera.

Honako obra hauek burutuko dira, besteak beste: kanpoko egurrak ordezkatu, galdara gela egokitu, estalkia aldatu, argiak berritu, fatxadako isolamendua hobetu eta girotzeko sistemak jarri.

Oro har, lanak uztailaren 31rako hasita egon beharko dira eta 2011ko azaroaren 1erako amaituko dira. Gainera, justifikatzeko agiriak azaroaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa