Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hitzarmena sinatu dute Ribaforadako zeharbidea hobetzeko obretarako
osteguna, 2011.eko ekainak 23
Herri Lan Departamentuak 337.743,57 € emango ditu obra horiek finantzatzeko
Ezkerretik eskuinera: Jesús María Rodríguez Ribaforadako alkatea, Laura Alba kontseilaria eta Carlos Díez Udaleko idazkaria
(
irudia handitu
)
Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eta Jesús María Rodríguez Gómez Ribaforadako alkateak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean Ribaforadako NA-5200 errepideko zeharbidea berritzeko obretarako. Jardueren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 1.185.594,23 € da.
Hitzarmenean jasotzen den bezala, Herri Lan Departamentuak lanak gainbegiratu eta obren proiektua egiteko eta obrak bideratu eta burutzeko 337.743,57 € emango ditu.
Bestalde, Ribaforadako Udalak, jardueraren ondorioz sortzen diren gainerako gastuak finantzatzeaz, obraren zuzendaritza teknikoaz, segurtasunaren eta osasunaren alorra koordinatzeaz, obrak burutzeko behar diren ondasunak eta eskubideak eskuratzeaz eta kaltetutako zerbitzuak berriz ere jartzeaz arduratuko da.
Obren deskribapena
Ribaforadako NA-5200 errepideko (Konstituzio etorbidea) zeharbidea berritzeko obrak herri barruko bidegunean egingo dira.
Zeharbideak 525 m-ko luzera du eta herria zeharkatzen du, "lau ertzen" gurutzagunetik NA-5200 eta NA-5202 errepideen arteko bidegurutzeko glorietaraino. Obrak egitearen helburua bidea egokitzea, galtzada eta espaloi berriak eta saneamendurako sareak jartzea da. Horrez gain, energia elektrikoaren, telefoniaren, gas naturalaren eta argiteria publikoaren kanalizazioak jarriko dira.
Prentsa oharra:
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen