(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak mila plaza eskaini ditu langabeentzako 71 prestakuntza-ikastarotarako ostirala, 2011.eko ekainak 24


Lehenengo ikastaroak abuztuan hasiko dira


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, bereziki langabeentzat diren ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du; milioi bat euro baino gehiagoko aurrekontua du eta 1.000 plazatik gora eskainiko ditu. Lehenengo ikastaroak abuztuan hasiko dira.

Programek iraupen ezberdina dute eta lanbide baterako gaitasuna lortzeko aukera jasotzen dute. Batzuk Profesionaltasun Ziurtagiri bat lortzeko, izaera ofizialekoa, bideratuta daude. 71 ikastaroetatik, 8 CENIFER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalean ematen dira, eta 12 SNEren Iturrondo Prestakuntza Zentroan.

Azpimarratu behar da, ikastaro horiek lanean dauden pertsonek ere eska ditzaketela, ikastaro bakoitzeko gehienez ere sei plazatako kopurua bete arte.

SNEren programazioak ikastaroak eskaintzen ditu Iruñea, Agoitz, Lizarra, Doneztebe, Tafalla eta Tuteran. Edukietan sartzen dira: administrazio eta kudeaketako arloak, nekazaritza-arloa, arte grafikoak, eskulangintzak, merkataritza eta marketing-a, elektrizitatea eta elektronika, energia eta ura, eraikuntza eta obra zibila, fabrikazio mekanikoa, ostalaritza eta turismoa, informatika eta komunikazioak, instalazioa eta mantentze-lana, irudi pertsonala, irudia eta soinua, osasuna, kultur zerbitzuak, garraioa eta ibilgailuen mantentze-lana eta prestakuntza osagarria.

Prestakuntza-ekintza horien helburu nagusia langileak gaitzea da, langabezian eta lanean daudenak, lan-munduan sartzen laguntzeko.

Ikastaro horietan parte hartzeko izena eman ahal izango da: enplegu-agentzietan, ikastaroa ematen den zentroan eta online bidez. Izena emateko epea amaituko da ikastaro bakoitzeko behar besteko eskaera-kopurua dagoenean. Irailetik aurrera ikastaro gehiago eskaintzea aurreikusten da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Listado de cursos
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa