(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak 100.000 euro emanez finantzatuko ditu Murietako industrialderako sarrerak hobetzeko obrak
ostirala, 2011.eko ekainak 24


Obren aurrekontua 264.788 euro da


Murietako alkatea, Alba kontseilaria eta Mariano Izcue bigarren alkateordea ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado jarduneko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eta Emilio Jesús Ruiz Recalde Murietako alkateak lankidetza hitzarmena sinatu dute NA-132 Lizarra-Gasteiz errepidean dagoen Murietako industrialderako sarbidea aldatzeko obrak burutzeko. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 264.788 euro da.

Hitzarmenean jasotzen den bezala, Herri Lan Departamentuak lanak gainbegiratu eta obren proiektua egiteko eta obrak bideratu eta burutzeko 100.000 € emango ditu gehienez ere. Bestalde, Murietako Udalak, jardueraren ondorioz sortzen diren gainerako gastuak finantzatzeaz, obraren zuzendaritza teknikoaz, segurtasunaren eta osasunaren alorra koordinatzeaz, obrak burutzeko behar diren ondasunak eta eskubideak eskuratzeaz eta kaltetutako zerbitzuak berriz ere jartzeaz arduratuko da.

Obren deskribapena
Murietako industrialderako sarbidea aldatzeko obrak hauek izango dira batez ere: itxaroteko eta bizkortzeko erdiko errei bana egitea, industrialdera sartu ahal izateko ezkerrera biratzea errazteko eta industrialdetik atera eta Lizarrarantz joateko.
Errei berriak 3,50 metro zabal izango dira eta 120 metro luze gutxi gorabehera. Errepideko 300 metroan zehar burutuko dituzte obrak. Horrez gain, luzetarako eta zeharkako dainatze obrak egin eta seinale horizontalak, bertikalak eta drainatze sistema jarriko dira.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa