(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumeneko Departamentuak klimaren aldaketari aurre egiteko egurra erabiltzearen inguruko informazioa ematen du Sanferminetako liburuxka batean
ostirala, 2011.eko ekainak 24


Iruñeko jaietako entzierroetan erabiltzen den egurrak 360 tona CO2 aireratzea saihesten du


Iruñeko entzierroa

Iruñeko San Fermin entzierroa ( irudia handitu )

Iruñeko San Fermin jaietako entzierroetan eta prozesioetan erabiltzen den egurrak urtebetean 180 autok sortzen duten CO2 kopurua beste aireratzea saihesten du.

Kalkulu horrek laburtzen du La madera en los Sanfermines izenburudun liburuxkan azaltzen den informazio nagusia. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak argitaratu du liburuxka egurraren erabilerak klima aldaketaren aurkako borrokan burutzen duen egiteko garrantzitsuaren berri emateko. Entzierroetan erabiltzen den egurra (ibilbidea mugatzen duten hesiak) eta San Feminen prozesioan erakusten diren egurrezko materialak (santuaren XV. mendeko tailu polikromatua eta erraldoien eta buruhandien apaingarriak, besteak beste) 180,52 tona dira guztira. Egurrak atmosferara 361,04 tona CO2 isurtzea saihestuko du.

Liburuxka argitaratzeko asmoa zortzi mila laguni egindako inkesta bateko emaitzetatik sortu zen, izan ere, horien % 68k ukatu egin zuen edo ez zekien egurraren erabilera berotegi gasen emisioari aurre egiteko giltzarria dela. Baina hala da. Egurra baliabide berriztagarria da, birziklagarria, berriz erabil daitekeena eta biodegradagarria. Egurra eraldatzeko prozesuan askoz energia gutxiago kontsumitzen da beste material batzuen eraldatze prozesuan baino; gainera, zuhaitzak mozteak ez dio kalterik eragiten ingurumenari kudeaketa iraunkorrerako irizpideak jarraituz gero. Nafarroan, lurraldearen azaleraren % 64 basoek hartzen dute eta, azken urteetan, % 20 handitu da basoen azalera.

Liburuxkak jaien inguruko informazioa eta hiriaren planoa jasotzen ditu, eta doan eskura daiteke turismo bulegoetan eta hotel establezimenduetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa