(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 6 milioi euro eman dio Agoitzeko Bigarren Belaunaldiko Bioerregaien Zentro Nazionalari astelehena, 2011.eko ekainak 27


CENER-CIEMAT Fundazioak, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala izanik, bere gain hartuko ditu haren diseinua, eraikuntza, ekipamendua eta ondorengo ustiapena


CENER

CENER.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran CENER-CIEMAT Fundazioari 6.028.584 euroko diru-laguntza ematea baimendu du Agoitzeko Bigarren Belaunaldiko Bioerregaien Zentro Nazionala diseinatu, eraiki eta ekipatzeko. Jarduera hori "Nafarroa 2012 Plana"-k sustatzen duen Nafarroako horniduren eta azpiegitura publikoen inbertsio-neurrien barruan dago.

Ekimen hori 2007ko urtarrilaren 11n egindako Lehendakarien III. Konferentzian sortu zen; testuinguru horretan Nafarroako Lehendakaria eta Autonomia Erkidegoen lehendakariak Instalazio Zientifiko eta Tekniko Berezien Mapa babestea erabaki zuten, Autonomia Erkidegoen parte hartzearekin landutakoa. Nafarroako Foru Erkidegoari dagokionez, mapa horrek "Irudi Mediko eta Diagnostikoaren Instalazioa" jasotzen du eta baita "Bioerregaiei buruzko Instalazioa" ere.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak "NAFARROA 2012 Plana" onartu zuen 2008an, eta plan horren jarduera nagusietako bat "Agoitzeko ICTS 2. Belaunaldiko Bioerregaien Zentro Nazionala" zen.

Proposamen horrekin batera doan txostenak, Zentro horren proiektua zer gauzatze-egoeran dagoen jakinarazten du, eta CENER-CIEMAT Fundazioak bideragarritasun eta definizioko azterketa egiten nola parte hartu duen azaltzen du, eta nola Energia Berriztagarrien Zentro Nazional moduan, eragile egoki bakar baten moduan eratzen den instalazioaren diseinua, eraikuntza eta ekipamendua onartzeko eta ondoren ustiatzeko. Hori guztia kofinantzatzeko Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioarekin ezartzen diren etorkizuneko akordioei kalterik eragin gabe, eta akordio horietatik ondorioztatzen diten neurriei kalterik eragin gabe.

Horrek guztiak CENER-CIEMAT Fundazioari 6.028.584,29 euroko diru-laguntza bat zuzenean ematea justifikatzen du, diseinua finantzatzen ahalbidetuko duena, ekipamendu hori eraikitzea.

 

Agoitzeko ICTS 2. Belaunaldiko Bioerregaien Zentro Nazionala

Agoitzeko ICTS 2. Belaunaldiko Bioerregaien Zentro Nazionalak, Berrikuntza eta Teknologiaren Ministerioarekin lankidetzan, egungo bioerregaien mugak gainditu nahi du 2020. urtean erregai garbi horien % 10 erabiltzeko xedea lortzeko, C02 isurketak murrizteko jarraibide europarrek eskatzen duten moduan.

Zentro horren helburu nagusia izango da, bigarren belaunaldiko bioerregaien ekoizpen-prozesuak garatzea, industria-eskalatzeen bitarteko urrats gisa biomasa, aurretratamendu eta prozesu ezberdinekin. Proba eta erakusteko plataforma bat ere izango da I+G proiektuen maila pilotuan, eta industria horretarako talde nahiz osagai espezifikoak garatzen lagunduko du, bioerregai berriak garatzen eta biofindegiko kontzeptuak aplikatzen.

Gaur egun bioerregaiak gizakien eta animalien elikadurarako funtsezkoak diren lehengaietatik lortzen dira eta, neurri batean, lehengai batzuen (artoa, soja, esaterako) prezioa garestitzearen erantzule dira. Zentro berria Agoitzen eraikiko da, bioerregaien belaunaldi berri bat ekoitziko du helburu bikoitz batekin: CO2 isurketak minimizatzea nekazaritza-produktuen prezioak gorantz presionatu gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa