(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Viana eta Jurramendiko Mankomunikateko Erribera urez hornitzeko proiektua PSIS dela esan dute

astelehena, 2011.eko ekainak 27


30,2 milioi euroko aurrekontua du proiektuak eta helburua eskualde horretako uraren banaketaren hobetzea da, kopuruaren eta kalitatearen aldetik


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Viana eta Jurramendiko Mankomunitateko erriberako beste herri batzuk urez hornitzeko Jurramendiko Mankomunitatearen proiektua Udalaz Gaindiko Proiektu Sektorialtzat (PSIS) jotzea erabaki du. Proiektuak 30,2 milioi euroren aurrekontua du.

Jardueraren helburua inguruko uraren banaketa hobetzea da, bai kopuruari bai kalitateari dagokionez, izan ere, orain dagoen sarearen gaitasuna ez da egungo eta etorkizuneko beharrizanei erantzuteko beste. Gauzak  horrela, eskualdeko ekonomia garatzen laguntzea da asmoa, industriaren zein turismoaren eta jolaserako alorrei dagokienez. Eskualdea 16 herrik osatzen dute. Obrek 36 hilabete iraungo dute.

Azpiegitura berriak dagoeneko daudenetara, hau da, depositu erregulatzailera eta Antzineko putzura, eta Mendazara, Piedramillerara, Sorladara, Etaiura eta Olexoara ura banatzeko sarera lotuko dira, helburu hauek lortzeko:

1. Uraren banaketa hobetzea, kopuruari zein kalitateari dagokionez, Ebro ibaiaren ondoko Erriberako herrietara, esate baterako, Elizagorria, Mendabia, Lodosa, Sartaguda (geroago), Cárcar eta Andosilla.

2. Mendabiaren eta Lodosaren arteko inguruko azpiegitura hidraulikoa jartzen dela ziurtatzea eta Elizagorriara ura banatzen dela bermatzea.

3. Viana ura banatzeko Jurramendiko Mankomunitateko sistema orokorrera gehitzea banaketa hobetzeko, bai kopuruari, haren garapena eta hazkuntza dakartzan beharrizan berriak barne hartuta, bai kalitateari dagokionez, gaur egun ura Ebro ibaitik ateratzen da eta.

Azpiegituren deskribapena

Proiektuko azpiegiturak ondorengo udalerrietako lursailak hartzen ditu: Mendaza, Sorlada, Mues, Los Arcos, Piedramillera, El Busto, Santsol, Elizagorria, Torres del Río, Bargota, Viana, Mendabia, Sesma, Lodosa, Cárcar eta Andosilla.

Proiektuko sarea bi elementu motak osatzen dute: uraren tutueria eta eraikinak. Tutueria berriaren luzera 60,5 km da gutxi gorabehera, eta emaria, gehienez, 450 l/sg-koa izango da.

Tutueria bi adarretan dago banatuta:

- A adarra edo nagusia: Sorladako loturatik hasi eta Andosillarantza joango da; 47,6 km-ko luzera izango du. Hasieratik (Mendaza) Los Arcoseraino, oraingo hodiekin paralelo jarraituko du. Tarte horretan 500 mm-ko diametroa izango du hodiak. Los Arcos eta Lodosa arteko erdiko tarterako, oraingo bidea ez bezalakoa egitea proposatu da. Tarte horretako zati batean 500 mm-ko diametroa izango du hodi batek eta beste batek 400 mm-koa. Azkeneko tartea, Lodosatik Andosillaraino doana, oraingo hodiekin paralelo joango da, eta 250 mm eta 200 mm-ko diametroko hodi bana izango du.

- B adarra: A adarretik hasiko da, Elizagorriatik gertu, eta Vianako industrialdeko depositua hornituko du eta A-12 autobia jarraituko du. Industrialde horretatik Vianara ura helarazteko, Ebro ibaiaren ondoko ponpaketa bultzatzeko oraingo tutua tutu berrira lotuko da, eta hartune bat utziko da industrialdeko depositua betetzeko. 12,9 km-ko adar horrek 400 mm-ko diametroa izango du eta zati txiki batean 350 mm-koa.

Gobernuak proiektua onetsi ondoren, jendeari horren berri emango zaio.

Bestalde, honako hauek dira proiektuan barne hartu diren eraikinak:

- Mendaza P-2 putzua eta ponpaketa estazioa handitzea.

- Elizagorrian depositu bat eraikitzea. 750 m3-ko edukiera izango duten bi ontzik eta giltzen ganbera batek osatuko dute. Eraikinak eta horren urbanizazioak 1.125 m2-ko azalera hartuko dute. Eraikinera sartzeko 6 m zabal eta 16 m luze den bide berri bat egin behar da.

- Vianan depositu bat eraikitzea. 1.500 m3-ko edukiera izango duten bi ontzi eta goitik sartzeko etxetxo bat egingo dira. Eraikinak eta horren urbanizazioak 1.360 m2-ko azalera hartuko dute. Depositu horretarako ez da sarrerarik proposatu oraingo deposituaren ondoan dagoelako.

- Andosillako depositu berria. 1.500 m3-ko edukiera izango duten bi ontzik eta giltzen ganbera batek osatuko dute. Eraikinak eta horren urbanizazioak 1.910 m2-ko azalera hartuko dute. Eraikinera sartzeko 6 m zabal eta 26 m luze den bide berri bat egingo da.

Eraikin guztiak morteroz estalitako hormigoizko blokez eraiki eta kanpoaldean 2 m altuko metalezko sare plastifikatu bat jarriz babestuko dira. Sartzeko bideak hormigoi masarekin eta asfaltozko aglomeratuarekin zolatuko dira.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa