(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak PSIS dela esan du Ablitasko parke eolikoaren proiektua

astelehena, 2011.eko ekainak 27


14 MW-ko potentziako zazpi aerosorgailu jarriko dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Ablitasko parke eolikoaren proiektua Udalaz Gaindiko Proiektu Sektorialtzat jotzea erabaki du eta jendaurrean jakinaraziko dute. Proiektua Eólica Navarra SLU enpresak sustatu du.

Proiektuaren arabera, 14 MW-ko potentzia duten zazpi aerosorgailu jarriko dira Ablitasko La degollada izeneko inguruan, AP-68 Ebroko autobidearen eta Nafarroako Kanalaren artean. Parkeak herri lursailen 147,53 hektarea hartuko ditu.

Aerosorgailuak Gamesaren G90/2.0MW modelokoak dira, 2000 KW-ko potentzia nominala dute, errotorearen diametroa 90 m da eta haien artean 120º-ko angelua duten hiru hegal dituzte. Aerosorgailuetako dorreak enbor-kono itxurako altzairuzko tubularrak dira eta 67, 78 eta 100 metroko altuera izango dute.

Aerosorgailuak instalatzeaz gain, azpiestazio elektriko bat, mantentze lanak burutzeko-kontrolatzeko eraikin txiki bat eta zerbitzuetarako barruko hainbat bide eraikiko dira.

Proiektuan ezartzen denaren arabera, ingurumeneko eragina murriztearren, azpiestazioa eta kontrolatzeko ondoko eraikina parkearen erdigunean jarriko dira instalazio horiek ahalik gutxien ikus daitezen altuera txikiagora dauden ondoko bideetatik.

Parkera sartzeko, pilatutako lursailetako bideak erabiliko dira, zoruari eta zabalerari dagokienez behar bezala egokituta.

Parkeak sortzen duen elektrizitatea azpiestazioan hasi eta etorkizuneko aireko SET Cortes-SET-Tutera-SET La Serna linean amaituko den linea elektriko baten bidez aterako da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa