(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak wegbune batean bildu ditu 2011ko San Fermin jaietan eskainiko dituen zerbitzu guztiak asteartea, 2011.eko ekainak 28


Jaietan eta entzierroetan emandako arretaren berri emango du egunero, baita informazio turistikoa, berriak, Zezenaren Azokako ganaduaren pisaketak, larrialdietarako telefonoa eta segurtasunerako antolaketa ere


2011ko San Ferminetako webgunea

2011ko Sanferminetan Nafarroako Gobernuak eskainitako zerbitzuak sustatzeko pankarta

Nafarroako Gobernuak, gaur, 2011ko San Fermin jaietan eskainiko dituen zerbitzu guztiak biltzen dituen webgunea argitaratu du, iaz egin zuen bezala. Webgunea Foru Gobernuaren webgune nagusiaren bidez ikusi ahal izango da eta uztailaren 15era arte egongo da ikusgai.

Web orriak hauek eskainiko ditu: Foru Gobernuak jaiekin lotuta burutzen dituen jarduerei buruzko informazioa (Sanferminetako berriak), hedabideentzako arreta ("San Fermin" Nazioarteko Prentsa Bulegoaren webgunea, Nafarroako Kazetarien Elkarteak kudeatu eta Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko udalak babesten dutena), Turismoaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen zerbitzu turistikoak edo Foruzaingoak emandako 2011ko San Ferminetako Zezenaren Azokako ganaduen lehorreratze eta pisatze aktak.

Horrez gain, Sanferminetan Iruñean eta eskualdean erabili ahal izango diren zerbitzuak eta ordutegiak azaltzen dira, Osasun Departamentuak eskainita; departamentu horrek Nafarroako Ospitale Guneko larrialdi zerbitzuek Sanferminetako entzierroetan zauritzen diren korrikalariei emandako arretari buruzko datuak ere emango ditu; Sanfermin jaietarako larrialdi telefonoa agertzen da, urteko gainerako egunetakoa, polizia eta osasun taldeak, suhiltzaileak edo babes zibileko beste baliabide batzuk mobilizatzea eskatzen duen edozein gorabeheratarako; eta jaietako segurtasun antolaketa azaltzen da (Barneko Zuzendaritza Nagusiaren informazioa Foruzaingoaren eta Nafarroako Larrialdi Agentziaren antolaketa bereziari buruz, lapurretak eta ebasketak saihesteko gomendioak eta Foruzaingoaren Salaketen Bulego Birtualerako sarrera zuzena).

Webgunea euskaraz, ingelesez eta frantsesez ikusi ahal izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa