(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011ko Sanferminetarako Nafarroako Gobernuak prestatutako osasun-zerbitzua aurkeztu da asteartea, 2011.eko ekainak 28


San Martin Doktorea anbulatorioa erreferentziazko zentroa izango da beste behin festetan osasun-larrialdiak artatzeko


Fernando Boneta eta Antonio Zubiaur

Fernando Boneta eta Antonio Zubiaur, zezen-plazako kailejoian. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari-gerente Fernando Bonetak, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuburu Antonio Zubiaurrekin batera, Sanfermin festetarako Nafarroako Gobernuak prestatu duen osasun-zerbitzua aurkeztu dute gaur goizean.

Azaldu duenez, eta aurreko urteetan bezala, festaren barruan gertatzen diren osasun-larrialdik artatzeko erreferentziazko zentroa San Martin Doktorearen anbulatorioa izango da (San Fermin kalea, 29). Zentro honetako Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuak Larrialdiko laguntza-puntu bat du normalean, eta festetan zehar hura indartuko da mediku, erizain eta administrari batekin, etengabe irekita egon dadin uztailaren 6tik, asteazkena, 08:00etatik hilaren 15eko, ostirala, 08:00ak arte.

Horrekin batera, anbulatorio horretan bertan San Fermin zerbitzua irekiko da festan sortzen diren patologiak artatzeko. Zerbitzu hori mediku, erizain eta administrari batek emango du etengabe, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuaren eta anbulatorioko bertako baliabideen laguntzarekin.

Horregatik, Osasun Departamentuak herritar guztiei gomendatzen die hirigunean dagoen San Martin Doktorearen Anbulatoriora joan daitezela larrialdi-zerbitzu bat behar dutenean, eta Iruñeko nahiz Iruñerriko bizilagunei eta, baita bisitariei ere eskatzen die, ahal duten neurrian, jaiegunetan CHNko, lehengo Nafarroako eta Virgen del Camino Ospitaleetako larrialdi-zerbitzuetara joan ez daitezela, bertako jarduera kasu larriak artatzeko bidera dadin. Dislokazioek, ebakiek, kolpe txikiek eta bestelako gertakari arinek benetan larrialdiko ospitaleko atentzio eraginkorra eragotz dezakete, ospitalez kanpoko instalazioetan behar bezala trata daitezkeenean.

Arreta Txupinazioan

Uztailaren 6an, Txupinazoa dela-eta, lehen sorospeneko arretako hiru puntu izango dira: Jacobako Pasadizoan, Santo Domingoko Aldapan (Hezkuntza Departamentuko egoitzaren alboan) eta San Cerninen. Gurutze Gorriaren, DYAren eta Osasunbidearen laguntzaz instalatutako postu horiek, festen hasierako ekitaldian dagoen jendetzagatik sortzen diren kolpe eta kontusioak, kristalekin egindako ebakiak eta beste patologia arin batzuen ondoriozko osasun-beharrak artatuko dituzte.

Zerbitzu hori ematen izango dira: 3 mediku, 3 EDU, sorosleak, BEA anbulantzia bat, 5 OBE anbulantzia eta laguntzako 2 ibilgailu.

Entzierroetarako zerbitzu berezia

Entzierroko zaurituak artatzeko zerbitzu berezia hesiko bertako sorospeneko 16 puntuk osatuko dute, haietako 12 medikalizatuak. Entzierroak 848,6 metroko ibilbidea du, eta 53 metrotik behin gutxi gorabehera sorospen-puntu bat izango da. Arretako zerbitzu guztia SOS Navarra 112 Zentroak koordinatuko du Larrialdien Nafarroako Agentziaren egoitzan.

Entzierroko sorospen-puntuak Santo Domingoko aldapako hasieran kokatuko dira (Hezkuntza Departamentuko egoitza), Nafarroako Museoko eskaileretan, Santiagoko plazan (udaletxearen atzealdea), San Saturninoko eskaileretan, udaletxean (2), Mercaderesen, Javierko jaitsieran (2), Espoz eta Minako ibilbidean, Ahumadako Dukean, Labriteko jaitsieran, Nafarroako Gorteetan ("Telefonos" edo hegoaldeko kailejoia) eta Hemingway-n (iparraldeko kailejoia).

Gainera, medikalizatutako sorospen-puntu bakoitzak osasun-garraiobide bat izango du, 9 BEA anbulantziarekin eta beste 6 OBE anbulantziarekin; azken horietako bi laguntza moduan izango dira, eta SOS Navarra 112 Zentroak bideratuko ditu osasun-garraiobide gehiago behar duen ibilbideko puntura.

Laguntza-zerbitzu honetan gutxienez 12 mediku, 12 EDU, garraioko 21 teknikari, 50 sorosle, komunikazioko 8 langile eta postuko 8 koordinatzaile ariko dira lanean.

Ibilbidean emango den arreta osasun-baliabide eta -langileek emango dute Gurutze Gorria, DYA, suhiltzaile eta Osasunbidearen laguntzarekin. Horiek lekuan bertan osasun-laguntza emateaz gain, dagokion sektoretik anbulantzian ospitaleratzea egingo da, denbora errealean 112-SOS Navarra Zentroari informazioa emanez artatutako pertsonen zauri eta lesioen gainean.

SOS Navarra 112 Zentroa arduratuko da osasun-laguntza antolatzeaz eta zaurituak osasun-zentroetara bidaltzeaz, eta hiru helburu betetzeko asmoz jardungo da: zauritu larrienak ospitaleratzen lehenak izan daitezela, ospitale bakoitzera beren ezaugarri teknikoak eta gaitasunengatik dagozkien pertsonak hel daitezela, eta ospitale bakoitzeko zaurituen banaketa beren laguntza-zamaren arabera egin dadila.

Larrialdiko Osasun Garraio Sarerako Laguntza

Iruñeko eta Iruñerriko ohiko osasun-garraioaren sarea, bizi-euskarri aurreratuko 3 anbulantzik (BEA), oinarrizko bizi-euskarriko 3 anbulantzik (OBE) eta helikoptero medikalizagarri batek osatzen dute; festetan BEA anbulantzia bat, OBE 3 anbulantzia eta laguntzeko beste ibilgailu baten laguntza izango dute, eta asteburuetan beste bi OBE anbulantzia gehiagorena.

Osasun-zentroen laguntza

Iruñeko eta Iruñerriko herritarren ohiko mediku- eta osasun-laguntza Iruñea, Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Atarrabia eta Zizur Nagusiko osasun-zentroetan emango da normalean. Zentro horiek urteko gainerako egunetako ohiko ordutegian zabalik izango dira: 08:00etatik 15:00ak arte, uztailaren 7an, osteguna eta jaieguna salbu, eta uztailaren 9 eta 10ean, larunbata eta igandea, salbu; egun horietan zentro horiek itxita egongo dira. Ordutegi horren barnean beharrekoa izan daitekeen ohiko osasun-arretarako herritar bakoitzak hurbilen dagoen osasun-zentroan eskatu beharko du, aurretiaz hitzordua eskatuz edo larrialdien bidez, beharrezkoa balitz.

Iruñeko eta Iruñerriko osasun-zentroen irekiera-ordutegitik kanpo, larrialdiak Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuetan artatuko dira honako zentro hauetan:

- egunero, 15:00etatik 20:00ak arte, Ermitagaña eta Errotxapeako osasun-zentroetan (biak ere Iruñean) eta Burlatan. Uztailaren 7, 9 eta 10ean, zentro horiek 08:00etatik 20:00ak arte zabalik izango dira.

- eguneko 24 orduetan, aurrez esan bezala, San Martin Doktorearen Anbulatorioan, festetako jaiegun guztietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa