(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren ostiraletik aurrera, Nafarroako autobide eta autobietako seinaleek 120 km/h-ko abiadura muga adieraziko dute berriz ere
asteazkena, 2011.eko ekainak 29


Zenbakia ostegun gauean, ekainak 30, aldatuko dute


Datorren ostiralean, uztailaren 1ean, Nafarroako Foru Erkidegoko Errepide Sareko autobide eta autobietako 316 seinalek 120 km/h-ko abiadura adieraziko dute berriz ere, orain arte adierazi duten 110 km/h-ko abiaduraren ordez. Zenbakia ostegun gauean, ekainak 30, aldatuko dute. A-12 autobiaren kasuan, ostiraleko goizeko 8:00ak baino lehen aldatuko dute.

Jarduera hori joan den ekainaren 25ean, ostiralean, ministroen kontseiluak hartu zuen erabakia dela eta burutuko da. Erabaki horren bidez, autobidetik edo autobiatik zirkulatzeko abiadura mugak berrezartzea adostu zuten. Neurria uztailaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

Aldatu behar diren 316 seinaleetatik 58 A-12an daude eta Autovía del Camino S.A. sozietate kontzesionarioak aldatuko ditu. Beste 63 seinale AP-15 autobidean daude eta AUDENASAk aldatuko ditu. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua gainerako autobietako 195 seinaleak aldatzeaz arduratuko da (A-1, A-10, A-15, A-21 eta A-68) "2009-2012 aldian Nafarroako Foru Komunitateko errepideetan seinale bertikalak zaintzeko" kontratuaren Lacroix Señalización izeneko enpresa esleipendunaren bidez, martxoan egin zen moduan.

Jardun horrek errepide sareko 309 km ukituko ditu guztira. 112 km AP-15 errepideari dagozkio, 72 km A-12 errepideari, 14 km A-1 errepideari, 29 km A-10 errepideari, 28 km A-15 errepideari, 22 km A-21 errepideari eta 32 km A-68 errepideari.

Nafarroako Gobernuak, seinale horiek aldatzeko, 2 zenbakiaren gainean 1 zenbakia jartzea erabaki zuen, pegatina berezi batzuk ipinita. Hortaz, 120 km/h adierazten zuten hasierako seinaleak berriz ezartzeko, pegatina horiek kenduko dira. 1.500 euro erabiliko dira Herri Lan Departamentuak zuzenean aldatuko dituen 195 seinaleetako pegatinak kentzeko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa