(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CHNko digestio-espezialistek bi sari jaso dituzte espezialitateko Kongresu Nazionalean asteazkena, 2011.eko ekainak 29


Ana Ciaurriz eta Eduardo Albenizen azterketak heste- eta endoskopia-hanturazko gaixotasunari buruzko ahozko komunikazio onenak kalifikatu dituzte


Ana Ciaurriz (ezk.) eta Eduardo Albeniz (esk.), B Digestio Zerbitzuko kideen alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko digestio-espezialistako mediku Ana Ciaurriz eta Eduardo Albenizek sariak jaso dituzte Sevillan, ekainaren 11tik 14ra, egin den Digestio Aparatuaren Espainiako Elkartearen Urteroko LXX. Kongresuan.

Hurrenez hurren, heste- eta endoskopia-hanturazko gaixotasunari buruzko ahozko komunikazio hoberenen sariak dira. Bi espezialistek CHNko B zentroan burutzen dute beren laguntza-jarduera (lehengo Virgen del Camino ospitalea), eta saritutako azterketak osasun-zentro horretako Digestioko zerbitzuko talde guztiarekin lankidetzan egin dituzte.

Ana Ciaurrizek egindako lanaren izena "Erradiazio ionizagarriaren kuantifikazioa Crohn-eko gaitza duten gaixoetan" da, eta heste-hanturazko gaixotasunari buruzko ahozko komunikazio hoberenaren saria jaso du. Beren gaixotasunaren bilakaeran Crohn-eko gaitza duten gaixoek egindako diagnostikoko proben ondorioz jasotako erradiazioa kuantifikatzea du xede (TACa batik bat eta azterketa barizatuak).

Azterketak ondorioztatzen duenez, komenigarria litzateke gaixo bakoitzak jasotzen duen erradiazio-dosia erregistratzea arriskuko dosi metatuak ekiditeko eta diagnostikoko aurreikuspen handiko irudi-teknikak egitea baloratzeko (ekografia eta entero-erresonantzia), erradiazioaren eragozpenik gabe.

Eduardo Albenizek, berriz, "Erresekzio endoskopiko mukosaren eraginkortasuna eta segurtasuna" izeneko komunikazioa aurkeztu zuen, eta endoskopia-alorreko ahozko komunikazio onenaren saria jaso zuen. Bertan azaltzen da erresekzio endoskopiko mukosa (REM), onartzen den teknika dela digestio-hodiko leku ezberdinetako lesio neoplasiko azalekoen, onberen eta gaiztoen tratamenduan. Digestioko tumore batzuk sendatzeko tratamendu bat da hasierako estadioetan hautematen direnean, ohiko kirurgia-tratamenduaren alternatiba bat da eta segurtasun-profil ona aurkezten du.

Azterketak `B´digestioko zerbitzuaren emaitza onak erakusten ditu patologia horien tratamenduan, Barrett-eko esofagoaren gainean garatzen diren azaleko neoplasiak, urdail eta duodenokoak eta kolonekoak, esate baterako.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa