(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren jarraipen batzordeak lehenengo bilera egin du

asteazkena, 2011.eko ekainak 29


Eguneko gai nagusiak organoaren eraketa eta lanerako ildoen azterketa izango dira


Hondakinen planaren jarraipenerako batzordea

PIGRIN planaren jarraipen batzordearen lehen bilera. Mahaian, Pedro Zuazo, Andrés Eciolaza eta Félix Armendáriz. ( irudia handitu )

Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren (PIGRIN)jarraipenerako batzordeak lehen bilera egin du gaur goizean. Andrés Eciolaza Carballo Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren jarduneko zuzendari nagusia izan da bileraren buru.

Organo hori PIGRINen 9. atalean dago jasota, eta planaren garapena ebaluatzeko eta planeko helburuak betetzeko egokitzat jotzen diren aldaketak eta ekimenak gehitzeko egitekoa du. Jarraipen batzordea urtean behin elkartu beharko da. Gaurko bilera organoa eratzeko egin da eta planaren lanerako ildoak eta batzordearen funtzionamendua aztertu dira. Batzordeak berak lanerako sektorekako taldeak osatu ahal izango ditu.

Batzordea hauek osatzen dute: Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiko ordezkariek, Navarra de Medio Ambiente Industrial (Namainsa) enpresa publikoko ordezkariek, Partzuergoko ordezkariek eta hondakinen kudeaketako eskualdeetako mankomunitate bakoitzeko ordezkariek eta kudeaketan parte hartzen duten eragile eta erakundeetako ordezkariek.  Nafarroako Gobernua ordezkatzeko, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaz gain, batzordeko kideak dira, halaber: Pedro Zuazo Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria eta Félix Armendáriz Ingurumenaren eta Uraren Araubide Juridikoko Atalaren burua, batzordeko ordezkari arituko dena.

Nafarroako Gobernuak PIGRIN plana onetsi zuen joan den 2010ko abenduaren 27an hondakinen kudeaketarako baliabide publiko eta pribatuen erabilera optimizatzeko plangintza estrategikorako bitarteko gisa. Planak administrazioen eta hiri hondakinen, hondakin industrialen eta nekazaritzako hondakinen kudeaketan parte hartzen duten sektore ekonomikoen jardun koordinatuaren irizpideak eta estrategiak zehazten ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa