(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hiru liburu argitaratu ditu Martin de Azpilcueta, Xavier Mina eta Menahem ben Zerah Lizarrako errabinoari buruz. osteguna, 2011.eko ekainak 30


`Nafarroako pertsonaiak´ bilduma berriak Baltasar Martinez Compañon gotzainaren eta Juan Jose Tafalla Navascues botanikariaren inguruko tituluak prestatzen dihardu jada.


Transcripción textual del video

Erakundeekiko Harremanetarako jarduneko zuzendari orokor Lola Egurenek Nafarroako Gobernuak argitaratutako hiru liburu aurkeztu ditu gaur goizean. Liburu horiek `Pertsonaia nafarrak´izeneko bilduma berri baten lehen hiru zenbakiei dagozkie. Ondorengo tituluak dituzten liburukiak dira: Rafael Pardoren ‘Martín de Azpilcueta y su época’ (Martin de Azpilcueta eta bere garaia); Jose Maria Rodriguezen ‘Menahem ben Zerah. Rabino estellés (1310-1385)’ (Menahem ben Zerah. Lizarrako errabinoa,1310-1385); eta Manuel Ortuñoren ‘Vida de Mina. Héroe de dos mundos’ (Minaren Bizimodua. Bi munduetako heroia). Ekitaldian Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalanen eta hiru liburuen egileen laguntza izan du.


 

Martin de Azpilcuetari buruzko liburuaren azala

Martin de Azpilcuetari buruzko liburuaren azala.

Erakundeekiko Harremanetarako jarduneko zuzendari orokor Lola Egurenek Nafarroako Gobernuak argitaratutako hiru liburu aurkeztu ditu gaur goizean. Liburu horiek `Pertsonaia nafarrak´izeneko bilduma berri baten lehen hiru zenbakiei dagozkie. Ondorengo tituluak dituzten liburukiak dira: Rafael Pardoren ‘Martín de Azpilcueta y su época’ (Martin de Azpilcueta eta bere garaia); Jose Maria Rodriguezen ‘Menahem ben Zerah. Rabino estellés (1310-1385)’ (Menahem ben Zerah. Lizarrako errabinoa,1310-1385); eta Manuel Ortuñoren ‘Vida de Mina. Héroe de dos mundos’ (Minaren Bizitza. Bi munduetako heroia). Ekitaldian Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalanen eta hiru liburuen egileen laguntza izan du.

`Pertsonaia nafarrak´ izeneko bildumaren helburua monografia berriak argitaratzea da. Haien bidez, giza jardueraren hainbat arlotan nabarmendu ziren nafarren bizitza eta jarduera ezagutzera ematea da, eta Nafarroako historiaren une ezberdinetan maila intelektual, erlijioso, politiko edo sozialean presentzia garrantzitsua izan zutenak. Bildumako bi liburuki berri laster batean argitaratzeko aurreikuspena dago: bata Cabredo-n sortutako Baltasar Martinez Compañon gotzainari buruzkoa da; gizon horrek Perun eta Kolonbian egin zuen lan, eta bestea, berriz, Juan Jose Tafalla Navascues Corellako botanikariari buruzkoa da, Ekuadorreko floraren inguruko obra baten egilea dena.

‘Martín de Azpilcueta y su época’ (Martin de Azpilcueta eta bere garaia) liburua Barasoainen sortu zen XVI. mendeko intelektual nafar horren inguruko azterketa bat da. Irakaskuntzan nahiz ikerkuntzan lan handia egin zuen Europako unibertsitate nagusietan. Rafael Pardo da liburuaren egilea, Historian lizentziatua, eta elizari lotutako pertsonaien inguruko beste biografia batzuk argitaratu ditu. Erretorea da gaur egun landa-eremuan.

‘Menahem ben Zerah. Rabino estellés (1310-1385)’ (Menahem ben Zerah. Lizarrako errabinoa, 1310-1385) bigarren liburukia nafar horri buruzko biografia bat da. Lizarrako judutegia suntsitu ostean, Gaztelan bizitzen jarri, eta Torá-ko errabino eta maisu bihurtu zen. ‘Tzeda la-Derek’ (‘Biderako hornidura) sarreraren gaztelaniara egindako itzulpen osoa barnean hartzen du liburuak, Lizarrako errabinoak idatzitako judu-aginduen itun bat. Los Arcosen sortutako Jose Maria Rodriguez da biografiaren egilea, Teologian, Idazketa Sakratuan eta Filologia Semitikoan lizentziatua. 1991 eta 1996 urteen artean Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikaren zuzendari orokorra izan zen, eta irakaskuntza-lanetan ere aritu da Iruñeko Apaiztegian eta baita Nafarroako batxilergoko institutu batzuetan ere.

‘Vida de Mina. Héroe de dos mundos’ (Minaren Bizitza. Bi munduetako heroia) izeneko hirugarren azterketak buru gerrillariaren bizitza kontatzen du Napoleonen tropek Espainia inbaditu zutenean, eta urte batzuk geroago Mexikoren independentziaren aldeko borrokalari bihurtu zen, harik eta 1817an fusilatu zuten arte. Liburu honen egilea Manuel Ortuño da, Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua, eta Amerika Garaikidearen Historian doktore. Mexikoko Universidad Nacional Autonoma unibertsitatean irakasle izan da. Madrilen, FITUR Turismoko Nazioarteko Azoka sortu eta bertako lehen zuzendaria izan zen.

Bildumako liburuki bakoitzaren 1.000 ale argitaratu dira, eta uztailaren 1etik aurrera salgai jarriko dira Nafarroako Gobernuko Argitalpenen Funtsean (Navas de Tolosa kalea, 21) eta ohiko liburutegietan, 9 eurotan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa