(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumeneko Departamentuak tokiko erakundeei ibaien ibilguak mantentzeko laguntzei buruzko informazioa eman die

osteguna, 2011.eko ekainak 30


Diru-laguntzek obraren kostuaren % 70 ordainduko dute; 300.000 euroko diru-laguntza izango da gehienez ere


Ibaien ibilguak mantentzeko laguntzen inguruan informatzeko bilera

Ibaien ibilguak mantentzeko laguntzen inguruan informatzeko bilera ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko teknikariek, gaur goizean, bilera egin dute toki erakundeetako ordezkariekin. Bileran, 2012an ibaien ibilguak eta sakanak mantentzeko eta leheneratzeko obrak egiteko diru-laguntzen deialdiaren berri eman diete. 700.000 euroko aurrekontuko partida erabili ahal izango da horretarako.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak hauek egitera bideratzen direnak izango dira: ibilguen hustubidearen gaitasunari eusteko, ur-bazterrak leheneratzeko eta ibaietako habitata hobetzeko lanak burutzeko eta garbitzeko, uholdeetatik babeste aldera, eta ibaietako ingurua biologiari dagokionez berreskuratzeko. Horiek guztiak  Uraren Esparru DirektibanUholdeetarako arriskuak ebaluatu eta kudeatzeko Direktiban eta Ibaiak leheneratzeko Estatuko Estrategian ezarritako ildoekin bat etorriz burutu beharko dira.

Nafarroako Gobernuaren laguntza aurrekontuaren % 70 da eta, horri esker, obraren gastuak, proiektua idaztea eta obren zuzendaritza ordainduko da. Asko jota 300.000 euro izango dira. Diru-laguntzak esleitzeko, proiektuen gizarteko errentagarritasuna eta interesa, babesten diren ondasunak eta saihesten diren arriskuak eta, oro har, leheneratzen den ibaiaren inguruko ingurumenaren onura baloratuko dira.

2011n 13 tokiko erakundek jaso dituzte laguntzak. Erakunde horiek 976.834 euroko proiektuak burutzen ari dira eta Nafarroako Gobernuak zenbateko horretatik 683.784 euro eman ditu. Diru-laguntza jaso duten proiektuek hainbat jarduera barne hartzen dituzte, esate baterako, oztopoak iragazkortu, harri-lubetak eta eusteko hormak eraiki, ertzak birlandatu eta ur-bazterrak leheneratu.

2012rako laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragan ekainaren 16an, tokiko erakundeek laguntzaren eskaria izapidetu eta, datorren urterako udaleko aurrekontua egin aurretik, laguntza jasoko duten ala ez jakin dezaten. Urtarriletik aurrera epe bat izango dute konfederazio hidrografikoetan obren baimenak izapidetzeko eta obrak esleitzeko.

Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroaren (CRANA) bidez antolatu den gaur goizeko bileran, berrogeita hamar tokiko erakundetako ordezkarik parte hartu dute, guztiak ekimenean interesatuak. Foru Administrazioaren izenean, deialdiaren baldintzak azaldu ditu Juan Jose Grau Nafarroako Gobernuko Uraren Zerbitzuko zuzendariak, Miguel Guibert Uraren Zerbitzuko teknikariak deialdeiaren oinarri arautzaileak eta César Pérez Martín Ibaiertzen Berriztatze eta Obra Hidraulikoen Ataleko buruak aurreko urteetn Nafarroan leheneratu diren ibaien inguruko esperientzia interesgarrien berri eman du, baita ekintza mota egokienen berri ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa