(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Indarrean sartu da landa lurzoruan suaren erabilera mugatzen duen araua, udako suteak saihesteko

osteguna, 2011.eko ekainak 30


Foru agindua ostiraletik, uztailaren 1etik, udako klimaren baldintzak aldatzen direnera arte egongo da indarrean


Lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautu eta udan basoko suteak saihesteko neurriak ezartzen dituen foru agindua bihar, ostirala, uztailak 1, sartuko da indarrean udako baldintza meteorologikoak nabarmen aldatzen direnera arte.

Arau hori betetzeko, Nafarroa bi gune klimatikotan banatu da (iparraldea eta hegoaldea) eta gune horien mugan honako toki erakunde hauek daude: Ameskoa, Urbasa, Andia, Goñibar, Ollaran, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz, Aurizberri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

Foru aginduak arauen zerrenda bat jasotzen du, besteak beste: Nafarroa osoko debeku orokorrak, inguruaren araberako arau espezifikoak, pistetan motordun ibilgailuak eta makinak erabiltzeari eta basoko lanei, labore lursailetako lurra lantzeari eta metak erretzeari loturiko arauak, eta, azkenik, sua erabiltzeko aparteko baimenak erromerietan, erlezaintzan, kanpalekuetan, uztondoetan eta kanpamentuetan suak egitean.

Arauak, oro har, zuhaitzak edo zuhaixkak eta sasiak dauden mendiko lursailetan eta larre eta belardietan sua erabiltzea debekatzen du, baita basoko hondakinak erretzea ere, azken hori landareen osasunerako denean eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularraren baimena lortuz gero izan ezik. Galarazita dago, halaber, Nekazaritzako lehorreko lurretan sua erabiltzea, suteei aurrea hartzeko edo arrazoi fitosanitarioengatik denean izan ezik, eta erretzen ari den edozer botatzea (ibilgailuetatik zigarro-mutxikinak barne).

Foru Aginduak bereizi duen hegoaldeko gunean debekatuta dago sua aisialdirako erabiltzea, baita horretarako prestatutako lekuetan ere. Iparraldean, aldiz, aisirako egokitutako tokietan bakarrik dago baimenduta sua egitea, baita lurzoru urbanizaezinetan ere, baina eraikinen barruan, betiere, gutxienez, eraikitze materialez eginiko hiru pareta eta zorua baldin badituzte, edo landarerik gabeko zorua, bai eta txinpartak itzaltzen dituen tximinia ere.

Landa lurzoruan material piroteknikoa erabiltzea ere debekatuta dago. Herriko jaietan, Nafarroako Larrialdietako Agentziari ahalik lasterren jakinarazi beharko zaio eta antolatzaileek suari aurre egiteko ekipoa duten hiru pertsona izan beharko ditu gutxienez.

Debekatua dago errekuntzako motordun ibilgailu guztien zirkulazioa Nafarroako hegoaldeko basoko pistetan, honako arrazoi hauek direla eta erabili behar direnean izan ezik: nork bere jabetzetara sartu behar duenean, basoko suteen prebentziorako eta suteak itzaltzeko, ibilgailu ofizialak direnean, basoko, nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetan, gune naturalen zaintza burutzean, linea elektrikoen, telekomunikazioen eta uraren sareen mantentze-lanak egiteko, ehiza eta onddo barrutietara sartzeko eta kanpalekuei laguntza emateko. Ibilgailu baimendu horiek baldintza hauek bete beharko dituzte: eskuko telefonoa aldean eramatea, pistan bertan eta prestatutako ondoko lekuetan aparkatzea eta edozein su edo su-aztarna ikusiz gero, SOS Nafarroa112-Nafarroako Larrialdietako Agentziari jakinaraztea. Basoko lanak egiten dituzten motordun makinek ere baldintza horiek bete beharko dituzte.

Galarazita dago, espresuki, metak erretzea. Ezin izango da metarik jarri arboladietatik 200 metro baino gutxiagoko distantziara, eta jabeek haien izena, telefonoa eta metaren kokapena zeintzuk diren esan beharko dute. Labore lursailetako meten kasuan, haien inguruan hesi bat jarri beharko da, metaren altueraren bikoitza edo handiago dena.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa