Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hori dela eta, Sanzek eta Barcinak lehendakaritza eskualdatzeko ekitaldian parte hartu dute
Sanz eta Barcina lehendakaritza kargua eskualdatzen
(
irudia handitu
)
Yolanda Barcinak, ostiral honetan, uztailak 1, Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakariaren kargua hartuko du 12:00etatik aurrera egingo den ekitaldi batean, Nafarroako Parlamentuaren atarian. Ekitaldiaren buru izango dira José Blanco Sustapen ministroa eta Alberto Catalán Parlamentuko presidentea, eta Autonomia Erkidegoetako hainbat presidente ekitaldian izango direla aurreikusi da, baita Foru Erkidegoko agintari nagusiak eta Nafarroako gizarteko, ekonomiako, hezkuntzako eta kulturako sektoreetako ordezkariak ere.
Nafarroako Lehendakaria aldatuko dela eta, oraingo jarduneko Lehendakariak, Miguel Sanzek, eta Yolanda Barcina Lehendakari berriak lehendakari kargua eskualdatzeko ekitaldian parte hartu dute, Nafarroako Jauregian. Ekitaldian, Sanzek Barcinari lehendakaritzako jarduera instituzionala aipatzen duen agiria eman dio, baita Diego de Saavedra Fajardoren Idea de un Príncipe Político Christiano en cien empresas obraren ale faksimilea ere. Obra Anberesen argitaratu zen 1678an; bizitza publikoan jarduteko aholkuak biltzen ditu eta XVII. mendeko ikurren irudiz dago hornituta.
Gobernu berriko zortzi departamentuen izen ofizialak
Horrez gain, gaur goizean, Nafarroako Gobernu berriaren egitura osatzen duten zortzi departamentuen izen ofizialak eman dituzte ezagutzea. Lehentasuna duten departamentuen hurrenkeran, hauek dira:
- Lehendakaritza, Administrazio Publikoak eta Barnea
- Ekonomia eta Ogasuna
- Kultura, Turismoa eta Erakundeekiko Harremanak
- Hezkuntza
- Osasuna
- Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria
- Landa Garapena, Industria, Lana eta Ingurumena
- Sustapena eta Etxebizitza
Aurreikusi denaren arabera, ostiral honetan, Nafarroako Lehendakari berriak, kargua hartzen duenean, departamentuen egitura ezartzen duen foru dekretua sinatuko du eta departamentu bakoitzaren eskumenen eremuak zehaztuko dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen