(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ana Setién kazetaria izendatu dute Nafarroako Lehendakariaren kabineteko zuzendari nagusi

ostirala, 2011.eko uztailak 1


1996tik Yolanda Barcinaren kabinete burua izan da, hura Nafarroako Gobernuko kontseilari eta Iruñeko alkate izan zen garaitik


Ana Setién

Ana Setién ( irudia handitu )

Ana Setién Rodríguez (Santander 1955) kazetaria Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariaren kabineteko zuzendari nagusi izendatu dute gaur.

Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1977) eta Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoan masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2009). Administrazioaren Antolaketa, Giza Baliabideen Kudeaketa, Komunikazio eta Publizitateari buruzko hainbat ikastaro egin ditu. Gainera, Nafarroako Unibertsitateak eskaintzen duen Komunikazioaren masterrean irakasle laguntzailea da.

Lanbideari dagokionez, Alerta egunkarian eta Cadena COPE irratian lan egin zuen. Ondoren, Iruñera joan zen bizitzera, eta, han, Iruñeko Radio Popular de Pamplona irratian jardun zen albistegien zerbitzuan (1977-1983). 1984an, oposizioak egin ondoren, Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioko funtzionari aritu zen, Prentsa Kabineteko goi-mailako tituludun kazetariaren lanpostuan.  1990an, merezimendu bidezko lehiaketa bidez, Nafarroako Gobernuko Prentsa Kabineteko buru izendatu zuten.

1996tik Yolanda Barcinaren kabinete burua izan da; lehenengo, Barcina Lurraldearen Antolaketako, Etxebizitzako eta Ingurumeneko kontseilari izan zen garaian eta, ondoren, 1999tik iragan uztailaren 11ra arte, Iruñeko alkate gisa egin dituen hiru agintaldietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa