(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan trafiko-istripuz hildako pertsonen kopurua % 50 murriztu da lehen seihilekoan ostirala, 2011.eko uztailak 1


Urtarrilaren eta ekainaren artean 9 pertsona hil dira; 2010ean, 18 hil ziren denbora-tarte berean


Nafarroan trafiko-istripuz hildako pertsonen kopurua % 50 murriztu da 2011ko lehen seihilekoan 2010ean denbora-tarte horretan izan ziren heriotzekin alderatuz. Zehazki, 9 pertsona (5 gizonezko eta 4 emakumezko) hil dira Foru Erkidegoko hiri eta hiri arteko bideetan urtarrilaren 1etik ekainaren 3era, Barneko Zuzendaritza Orokorrak emandako behin-behineko datuen arabera.

El número de víctimas de accidente de

Nafarroako Gobernuko errepide-sarean trafiko-istripuz 7 pertsona hil dira eta beste 2 hiriko sarean eta beste bide batzuetan. Hildakoetatik, 1 harrapatutako oinezko bat izan zen; 2010ean, berriz, denbora-tarte horretan harrapatutako oinezkoak eta hil zirenak 5 izan ziren. Ibilgailuen arteko talka da heriotza eragin duen arrazoi nagusia: 5 heriotza; horren atzetik, ibilgailuaren kontrola galdu eta ondoren erdibitzailearen aurka talka egin dutenak (2 heriotza), eta beste bat eroritako txirrindularia. 2010eko lehen seihilekoan 18 heriotza izan ziren, guztira.

Bestalde, 2011ko ekainean Nafarroan izandako trafiko-istripuen kopurua % 8 jaitsi da 2010ean denbora-tarte berean izan zenaren aldean (272; iaz, 296). Bi hilabeteetan heriotza bat izan da, baina zauritutakoen kopuruak % 50 behera egin du zauritu larrien kasuan (5; iazko ekainean, 10), eta % 33 zauritu arinen kasuan (38; iaz, 57).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Estadística enero-junio
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa