(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

750 agentek osatzen dute Sanferminetarako Foruzaingoak prestatutako zerbitzu berezia ostirala, 2011.eko uztailak 1


Helburu nagusia herritarren segurtasuna zaintzea da festek irauten duten bitartean


2011ko Sanferminak direla-eta, Foruzaingoak prestatu duen zerbitzu berezia 750 agentek osatzen dute; haien xedea ospakizunek iraun bitartean herritarren segurtasuna zaintzea da, jendetza handia biltzen duten haiena bereziki; horrekin batera, zirkulazio-araudia betetzen dela zainduko dute, horretarako prebentzioko kontrolak ezarriz Nafarroako hiriburura sartzeko bideetan.

Era horretan, Foruzaingoak emango duen zerbitzua funtsezko lau jardueratan oinarrituta osatuko da: herritarren segurtasuna, Iruñeko erdigunean bereziki ospakizun nagusiak egin bitartean; hiriburuan bat egiten duten Iruñeko ingurabide eta sare nagusiaren zaintza prebentiboa; Aginpidearen Ordezkariarenak diren lanak zezen-ospakizunetan, eta delituak ikertzea, diru-zorroak lapurtzea batez ere, eta baita lesioak eragiten dituzten festa-egunetan sortzen diren borrokak ere.

Festak hasi aurretiko ekintza modura, iragan ostiraletik, ekainak 24, kontrolak egiten hasi dira jada Iruñeko sarrerako zenbait bidetan, bai eta autobus- nahiz tren-geltokietan ere, Sanferminak laster ospatuko direla-eta bisitari kopurua handitu baita.

Kontrol horiei Txakur Gidarien Taldeak eta Esku hartze Berezien Taldeak laguntzen diete. Haien helburua drogak, substantzia estufazienteak, armak eta lehergailuak hautematea da, bai eta talde terrorista edo antolatutako gaizkile-talde batekoak izan daitezkeen pertsonak hautematea ere. Edozein susmoren aurrean, agenteek egokiak iruditzen zaizkion pertsona guztien identifikazioa eskatzen dute. Bidaiariek dituzten ekipaje eta elementuen ausazko ikuskatzeak ere egiten dira.

Ekintza horiek guztiak Foruzaingoaren Trafikoko atalak ezarritakoekin koordinatuta egiten dira eta beste segurtasun indar batzuekin egindakoekin koordinatuta, dauden baliabideen kudeaketan ahalik eta eraginkortasun handiena bermatze aldera.

Festetan jada, Foruzainek kontrolak egingo dituzte Txupinazoaren aurretik Gaztelu plazan eta Sarasate ibiltokian, hiriko altzariak asko zikindu ez dezaten edo beste herritar batzuen segurtasuna arriskuan jar ez dadin.

Oinez eta ibilgailuetan egindako patruilatze-lanak eguneko 24 orduetan

Bestalde, San Ferminetako egun guztietan, Foruzaingoaren Esku-hartzeko eta Herritarrak Babesteko ataletako agenteek patruilatze-lanak egingo dituzte oinez eta ibilgailuetan eguneko 24 orduetan, Iruñeko erdigunean batez ere. Salmenta ibiltari, estupefazienteen trafiko edo gizalegezko jokabideen inguruko udal-ordenantza bat betetzen ez den kasuetan, ofizioz jardungo da. Beharrezkoa izanez gero, Polizia Judizialeko ataletako agenteen laguntza izango da, ikerketa kriminalaz arduratzen direnak.

Gaztelu plazan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoa ordutegi jarraian zabalik izango da

Foruzaingoak ematen duen beste zerbitzu garrantzitsuetako bat Nafarroako Jauregiko Herritarrentzako Arreta Bulegoa da, Gaztelu plazako karrerapeetan dagoena eta San Fermin jaietarako sendotu dena. Eguneko 24 ordutan zabalik izango da. Salaketak jasotzeaz gain, bulego horiek Iruñeko Udalaren Herritarrak Babesteko atalarekin lan egingo dute galdutako objektuak jasotzen.

Zezenaren Azokari eta goizeko entzierroei dagokienez, Foruzaingoko agenteek goiz guztietan entzierroa behar bezala egingo dela bermatuko dute, Iruñeko Udaltzaingoaren laguntzarekin, Tejeria-Telefonica-Zezen plazako zatian zehazki.

Halaber, Udaltzaingoak, kasu honetan Joko eta Ikuskizun ataleko agenteek, zezen-ospakizunak egoki egin eta ordena gordetzen dela zainduko dute, kailejoian nahiz zezen-plazan eta baita azken horren inguruan ere.

Nabarmendu behar da, San Fermingo Zezen Azokan Foruzaingoak egiten duen Aginpidearen Ordezkariaren lanak, laburbilduz, ondorengo aktak eginez egiten direla: lehorreratzea, zezenak pisatzea, azterketa egitea albaitarien laguntzarekin, sorten zozketa, zezenak bereiztea, eztenak, banderillak eta petoak ikuskatzea, Lehendakariaren laguntza zezenketan, kailejoi barneko ordena, emandako sarien kontrola eta Nafarroako Zezen Araudian egindako arau-hausteak.

Era berean, zezen-plazako inguruak zainduko dira zezenketarako birsalmenta ekiditeko. Legez kanpoko jarduera hori hautemanez gero, sarrerak kenduko dira salaketa-aktaren bidez, eta Iruñeko Udalari igorriko zaizkio espediente bat ireki dezan.

Bestalde, Ingurumena Babesteko ataleko brigadak arreta berezia ezarriko die: akanpaleku irregularrei, kontrolik gabeko isurpenei eta Iruñeko nahiz Nafarroako hiriburuaren alboko herrietako gune berdeetan baimenik gabe pizten diren suei.

Azkenik, Trafiko ataleko patruilek hirira sartzeko errepide nagusiak zainduko dituzte, eta alkoholemia nahiz beste droga batzuen prebentzioko jarduerak egingo dituzte, bai eta abiadura-kontrolena ere. Kontrolak eguneko 24 orduetan egingo dira, uztailaren 5etik 15era, biak barne.

Radar bidezko abiadura-kontrolek ere garrantzia handia izango dute patruilako eta kamuflatutako ibilgailuekin egindako radar estatiko nahiz dinamikoen bidez. Gainerako kontrolak –garraioak, bideko segurtasuna-, ohikoak izango dira, nahiz eta Iruñeko inguruneetan eta haren eraginpeko lekuetan arreta berezia jarriko den.

Udaltzaingoak ere alkoholemia eta dokumentazioko bi kontrol egingo ditu egunero Iruñeko Udaltzaingoaren laguntzarekin uztailaren 1etik 14ra arte, bai eta Guardia Zibilaren laguntzarekin ere uztailaren 6tik 14ra. Autobus-gidarien alkoholemia-mailak egiaztatzen ere arreta berezia jarriko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Consejos de seguridad ciudadana para San Fermín 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa