(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gustav Mahler konpositorearen musika izango da udako ikastaro bateko gai nagusia

ostirala, 2011.eko uztailak 1


Instrumentazio tailer bat, kontzertu bat eta konpositore txekiarrari buruzko bi konferentzia egingo dira uztailean, abuztuan eta irailean


Nafarroako Unibertsitate Publikoak udako ikastaro bat antolatu du Gustav Mahler (1860-1911) musikari txekiarraren figurari eta obrari buruz, haren heriotzaren mendeurrena dela eta. Ikastaro monografikoaren izenburua "Mahler para todos" (Mahler guztientzat) da, eta uztailean, abuztuan eta irailean zehar garatuko dute, Nafarroako Unibertsitateen udako ikastaroen hamaikagarren edizioaren barruan

Zehazki, konpositorearen musikaren hiru alderdi landuko dira: musikaren esanahia testuinguru politiko eta sozial jakinean, Mahlerren eragina soinu bandetan eta haren liederrak bi ikuspegitatik (jatorrizkoa eta instrumentatua).

Lehen bi atalak bi konferentziatan landuko dira irailaren 1ean eta 2an, Iruñeko Condestable Jauregian, eta mota guztietako jendearentzat izango dira. Bestalde, hirugarren atala instrumentazio tailer batean jorratuko da. Joseba Torre Alonso konpositore, orkestrako zuzendari eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasleak emango du tailerra. Tailer horretan aurrez onartutako hamar ikaslek parte hartuko dute eta Mahlerren bi lieder instrumentatuko dituzte. Instrumentazio horiek Nafarroako Orkestra Sinfonikoko talde batek landuko ditu.

Ikastaroa irailaren 2an amaituko da kontzertu baten bidez. Kontzertuan, kanturako eta pianorako lieder batzuk eta ikastaro monografikoko ikasleek egindako lieder horien bertsio instrumentatua interpretatuko dira. Kontzertuan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Kantuko Katedrak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko musikariek osaturiko talde instrumentalak lagunduko dute.

Ikastaroa Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Eusko Ikaskuntzak antolatu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa