(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko zortzi kideek karguak hartu dituzte gaur eguerdian

larunbata, 2011.eko uztailak 2


Yolanda Barcina buru duen Gobernua UPNko bost kontseilarik eta PSNko hiruk osatuko dute


Transcripción textual del video

Gaur karguen jabe egin dira Yolanda Barcina buru duen Nafarroako Gobernu berria osatzen duten zortzi kontseilariak: bost UPNk eta beste hiruak PSNk proposatu ditu.

Zehazki, kontseilari hauek egin dute haien karguaren zina: Álvaro Miranda Simavilla (Ekonomia eta Ogasun kontseilaria), José Iribas Sánchez de Boado (Hezkuntza kontseilaria), Marta Vera Janín (Osasun kontseilaria) eta Lourdes Goicoechea Zubelzu (Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria).

Ondoko kontseilari hauek beren karguak beteko dituztela hitzeman dute: Roberto Jiménez Alli (Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria), Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia (Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria), Elena Torres Miranda (Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilaria) eta Anai Astiz Medrano (Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria).

Nafarroako Gobernu berriaren taldeko argazkia

Nafarroako Gobernu berriaren taldeko argazkia ( irudia handitu )

Gaur karguen jabe egin dira Yolanda Barcina buru duen Nafarroako Gobernu berria osatzen duten zortzi kontseilariak: bost UPNk eta beste hiruak PSNk proposatu ditu, iragan ekainaren 21ean bi alderdiek sinatu zuten erabakiari jarraiki.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan izan da gaur eguerdian, eta ehun gonbidatu baino gehiago izan dira. Hasteko, Nafarroako ereserkia entzun dute. Jarraian, Lehendakariaren foru dekretuak irakurri dira, atzo sinatu eta gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialaren aparteko zenbaki batean argitaratu direnak. Foru dekretu horietan Foru Gobernu berria osatzen duten zortzi departamentuetako titularrak izendatu dira. Bakoitza irakurri ondoren eta kontseilariak izendatu ahala, karguaren zina egin edo hitzeman dute.

Zehazki, kontseilari hauek egin dute haien karguaren zina: Álvaro Miranda Simavilla (Ekonomia eta Ogasun kontseilaria), José Iribas Sánchez de Boado (Hezkuntza kontseilaria), Marta Vera Janín (Osasun kontseilaria) eta Lourdes Goicoechea Zubelzu (Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria).

Ondoko kontseilari hauek beren karguak beteko dituztela hitzeman dute: Roberto Jiménez Alli (Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria), Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia (Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria), Elena Torres Miranda (Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilaria) eta Anai Astiz Medrano (Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria).

Jiménez presidenteordeak eta Torres, Goicoechea eta Astiz kontseilariek euskaraz ere esan dute formula.

Karguaren zina egin edo hitzeman ondoren, Yolanda Barcina Lehendakariak Nafarroako armarria duen entseina jarri die kontseilari berriei.

Horren ostean, Roberto Jiménez lehen presidenteorde eta Álvaro Miranda bigarren presidenteorde izendatzeko testuak irakurri dira, eta biak karguaren jabe egin dira.

Amaitzeko, Yolanda Barcina Lehendakariak mintzaldi instituzionala irakurri du eta, ondoren, Nafarroako Jauregiko lorategietan Nafarroako Gobernu berriaren ohiko argazkia egin dute. Ekitaldira gonbidatutakoak, kontseilarien lagunak eta familiako kideak batez ere, Solairu Noblean eskaini duten otamenera joan dira. Argazki ofizialaren ondoren, Foru Gobernu berriko kideak ere haiekin elkartu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa