(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekainean behera egin du langabeziak Nafarroan, eta 1.072 langabetu gutxiago daude

astelehena, 2011.eko uztailak 4


Lau hilabetean behera egin du jarraian, eta, 2011n, 1.311 langabetu gutxiago egotea eragin du


Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistraturiko langabetu kopuruak behera egin zuen 2011ko uztailaren amaieran. Aurreko hilabetean baino 1.072 langabetu gutxiago izan ziren eta, guztira, 41.700 langabetu. Balio erlatiboetan adierazita, beherakada -% 2,51 da. Espainian 67.858 langabetu gutxiago daude, hau da, % 1,62 murriztu da.

Langabeziak autonomia erkidego guztietan egin du behera, Andaluzian, Extremaduran eta Errioxan izan ezik.

Langabeziaren jaitsiera hiru sektore emankorren joera onak eragin du: zerbitzuak, industria eta eraikuntza. Zerbitzuetan 1.036 langabetu gutxiago daude, eraikuntzaren sektorean 143 gutxiago eta industrian 62 langabetu gutxiago. Nekazaritzaren alorrean gora egin du langabeziak, eta 131 langabetu gehiago daude; lehenago enplegurik izan ez duten pertsonen artean ere 38 langabetu gehiago daude.

Imelda Lorea Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak esan du datu itxaropentsuak direla, jaitsiera esanguratsua eman dela eta murrizten jarraitu behar dela. Loreak esan duenaren arabera, ekainera arte, lau hilabetean langabeziak behera egin du.  "Nafarroako langabezia azken bederatzi hileetako mailarik baxuenean dago, eta, esan beharra dago, 2011n 1.311 pertsona gutxiago daudela langabezian", gogorarazi du zuzendariak.

Kontratazioei dagokionez, ekainean 20.713 kontratu sinatu ziren Nafarroan, aurreko hilabetean baino 1.243 gehiago; horrek esan nahi du % 6,38 egin zuela gora langabeziak. Estatuan, kontratazioak % 1,83 igo ziren.

Ekainean, Gizarte Segurantzara afiliaturikoen kopurua 266.215 pertsona izan ziren, eta 566 pertsonako jaitsiera izan zuen (-% 0,21). Estatuan, 5.612 pertsona gutxiago afiliatu ziren (-% 0,03).

Enplegu agentzien arabera, langabeziak agentzia hauetan egin du behera: Doneztebe (% 5,77), Iruña (% 4,05), Agoitz (% 3,53), Tafalla (% 3,07). Hala ere, Tuteran (% 0,54), Lodosan (% 2,45) eta Altsasun (% 7,69) gora egin du.

Jarduera ekonomikoaren azpisektoreka, batez ere honako hauetan egin du behera: txikizkako merkataritza, motodun ibilgailu eta motozikletena izan ezik; enpleguarekin loturiko jarduerak; osasun jarduerak; egoitzetako laguntza; eta eraikuntza espezializatuko jarduerak. Azpisektore ekonomikoen hauetan egin du gora gehien langabeziak: nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta horiekin loturiko zerbitzuek, hezkuntzak, janarien eta edarien zerbitzuek, elikagaien industriak eta jarduera ekonomikorik gabekoek.

Sexuari erreparatuz gero, 22.107 emakume eta 19.593 gizon daude langabezian; aurreko hilabetearekin alderatuta, % 2,56 eta % 2,45 egin dute behera, hurrenez hurren.

Adin taldeei dagokienez, 25 urtetik beherako 4.712 langabetu eta 25 urtetik gorako 36.988 langabetu daude; aurreko hilabetearekin alderatuta, % 6 eta % 2,04 egin duten behera, hurrenez hurren.

2010eko ekaineko kopuruarekin alderatuta, 783 langabetu gehiago egon dira oraingoan; balio erlatiboetan adierazita, % 1,91 gehiago.

Beste aldagai batzuk

Azken urtean, langabeziak, Nafarroan, estatu osoan baino ahulago egin zuen gora.  2010eko ekainetik hasita, Nafarroan 660 langabetu gehiago daude, hau da, % 1,58 egin du gora. Estatu osoan ere langabeziak gora egin du, 126.649 langabetu gehiago daude, hau da, % 2,97 egin du gora.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa