(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneko ospitaleetako infekzioak saihestera zuzenduriko programa bat saritu dute erizaintzako estatuko biltzar batean

astelehena, 2011.eko uztailak 4


"Frena la neumonía" ("Gelditu pneumonia") proiektua duela bi urte hasi zuten eta Nafarroako Ospitale Guneko "A" ZIUko osasun langileek parte hartu dute proiektuan


Isabel Irigoyen, María Teresa García eta Consuelo Zazpe

Saritu den lanaren egileetatik hiru: Isabel Irigoyen, M. Teresa García eta Consuelo Zazpe ( irudia handitu )

"Frena la Neumonía" izeneko programa Nafarroako Ospitale Guneko "A" Zainketa Intentsiboetako Unitateko diziplina anitzeko taldeak garatu du eta Erizaintza Intentsiboko eta Unitate Koronarioen Espainiako Sozietatearen Estatuko Biltzarrean (SEEIUC) saritu zuten, joan den ekainaren 12tik 15era egin zen batzarrean, Bilbon. Aireztatze mekanikoari loturiko pneumonia saihesteari buruzko komunikaziorik onenari emandako saria da.

Duela bi urte, paziente kritikoari ematen zaizkion arreta eta zaintzaren kalitatea hobetzeko asmoarekin, Nafarroako Ospitale Guneko Zainketa Intentsiboetako Unitateko diziplina anitzeko talde batek "Frena la Neumonía" izeneko programa jarri zuen abian, aireztatze mekanikoari loturiko pneumonia saihesteko. Aipatu beharra dago, paziente kritikoek infekzio nosokomialak (ospitalean bertan hartutakoak) garatzeko gaitzikortasun handiagoa dutela, haien patologia larriagoa delako, kateter, hodi eta zunda ugari jartzen dizkietelako eta teknika inbasiboak maiz izaten dituztelako.

Programa honetan datza: aireztatze mekanikoari loturiko pneumoniari buruzko aurrez aurreko edo online prestakuntza teorikoa ematea, baita horrekin lorturiko alderdiak ere unitateko langileei, prestakuntza egin ondorengo hilean eta urtean ikasitakoaren ebaluazioa egitea, aireztatze mekanikoari loturiko pneumonia saihestera bideraturiko erizaintzako zainketen pakete bat ezartzea (ahoa sarri garbitzea, oheburua 30º baino gehiago igotzea eta hodi endotrakealen neumotaponamenduaren presioari 20 eta 30 cm H2O-tan eustea). Zainketa horiek erraz aplikatzekoak izango dira, ahoko bakterio flora murriztera eta biriketako mikroaspirazioak saihestera bideraturikoak. Horrez gain, hilero ikuskapenak egingo dira zainketa horiek nola burutzen diren egiaztatzeko, eta, antzematen diren desbideratzeen arabera, programa indartzeko hainbat neurri ezarriko dira.

"Frena la Neumonía" programan unitateko langile guztiek parte hartu dute. Adierazi beharra dago, aireztatze mekanikoari loturiko pneumonia kasuen tasari Osasun Ministerioak proposaturiko mailaren azpitik eutsi diotela eta, gainera, paziente kritikoa artatzen duten profesionalen segurtasun kulturak ere gora egin duela, egindako zainketen helburua zailtasunak ekiditea eta laguntzaren kalitatea hobetzea delak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa