(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Publikoaren Institutuak ernatutako hazien kontsumoari buruzko gomendio europarrak zabaldu ditu astelehena, 2011.eko uztailak 4


Txosten batek zenbait ernatzaileren kontsumoa berriki Frantzian eta Alemanian agertutako E.coli-arekin lotzen dute


Osasun Publikoaren Institutuak Europako Elikagaien Segurtasun Aginpideak(EFSA) eta Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) ernatutako haziak kontsumitzeari buruz emandako gomendioak argitara eman ditu.

Erakunde horiek arriskuaren ebaluazio azkar bat elkarrekin landu dute Bordelen (Frantzia) izan den Escherichia coli O104: H4-ak eragindako sindrome hemolitiko-uremikoa (SUH) agertzearen inguruan. Agerraldi horren taldeko ebaluazioak ondorengo hipotesia planteatzen du: fenogreko edo ailorberen ernatutako haziak, elikagai hori eta horren kontsumoa izatea Frantzian berriki hautemandako kasuekin lotzeko aukera handiena duea (eta baita Alemanian izandako kasuekin).

Ikerketa epidemiologiko, mikrobiologikoek eta trazabilitate ikerketek segitzen dute, bi kasuetan, bi agerraldietan elikagaiaren jatorria eta kutsadura behin betikoz identifikatzeko. Gaur egungo egoeran eta ardura-printzipioa aplikatuz, EFSA eta ECDCk kontsumitzaileei gomendatzen diete ernatutako soja-kimuak edo beste hazi batzuk ez ditzatela kontsumitu, ondo eginda ez badaude, eta norbere kontsumorako ez ditzatela etxean ernatutako haziak ekoitzi. Kontserbetan ontziratutako barazki-kimuak kontsumitzen segi daiteke, era termikoan tratatuak izan baitira.

Agentzien txosten berak ondorioztatzen duenez, fenogreko edo ailorberen haziak hazien nahasketen ontzietan sartzen direnez eta prozesu horretan kutsadura gurutzatuak gerta daitezkeenez , horregatik, egun abian den ikerketa epidemiologikoa amaitzen ez den bitartean, komeni da kontsumitzaileek ez dezatela kontsumitu ernatutako hazirik, ez badira aurrez tratatuak edo kozinatuak izan.

Kontsumitzaileek beren etxeetan dituzten ernetzeko hazien hondakinak botatzea gomendatzen da, edo kontsumitu behar badituzte hori kozinatu ostean egin dezatela.

Gomendio horiek ez diete beste elikagai batzuei eragiten: pepinoei, entsaladei, tomateei edo beste barazki gordin batzuei, eta berdin haragiei ere, baldin eta higieneko arauak errespetatu eta behar bezala prestatzen badira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Información y prevención de la enfermedad
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa