(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Erreinua Turismoak 24 irteera bikoitz eman ditu `Nafarroak doan hartzen zaitu´ kanpainaren barnean astelehena, 2011.eko uztailak 4


Gainera, AVIA Klubak sustapena osatu du, gaua hotelean pasatzea eta ardo-dastatzea barnean hartzen dituen 85 sari gehiagorekin


24 irteera bikoitz `Nafarroak doan hartzen zaitu´ kanpainaren barnean

Martinez de Virgala irabazleei saria ematen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Marketing Zerbitzuak, AVIA gasolindegien euskal-sarearekin batera egindako sustapen-ekintza bati dagozkion sariak eman ditu berriki. Sustapen Ekintzen Ataleko buru Iñaki Martínez de Virgala Lusarretak, Turismo eta Kultura Departamentuaren ordezkaritzan, irabazleei sariak eman dizkie Euroaltza eta Larramendi gasolindegi gipuzkoarretan.

Nafarroako Gobernuak 24 sari banatu ditu, zehazki: hotelean bi gau pasatzeko bi lagunentzako 12 irteera jarduera-bonu batekin, eta beste 12 irteera ere; azken horiek ere bikotzak dira, hotelean gau bat pasatzeko eta upeltegi batean ardo-dastatzea egiteko. Gainera, AVIA Klubak sustapena beste 85 sarirekin osatu du: gau bat hotelean pasa eta ardo-dastatzea egiteko aukera emanez.

Zozketa hau Foru Gobernuak sustatutako krisiaren aurkako neurriak sustatzeko jarduera berezi bat da, `Nafarroak doan hartzen zaitu´ kanpainan zehazten dena. AVIA gasolindegiekin lortutako akordioak programa hori Euskadi, Errioxa, Gaztela eta Leon, eta Kantabriako 109 gasolindegitan zabaltzea zekarren. Gainera, zabaltze horretan beste bide batzuk erabili dira: AVIA taldearen webgunea (www.estacionesavia.es) eta Gente AVIA aldizkaria, AVIA Klubarekin lotuta bezeroak fidelizatzeko. Argitalpen hori 150.000 bazkide baino gehiagoko etxebizitzetara igortzen da gaur egun.

850 enpresa dago "Nafarroak doan hartzen zaitu" kanpainaren barnean

850 enpresak osatzen duten `Nafarroak doan hartzen zaitu´ kanpainak 31 euro arte aurrezteko aukera ematen du honako kontzeptu hauetan: % 20ko deskontua ostatuan (gehienez ere 13 euro pertsonako) eta 6 eurotako hiru deskontu (18 euro pertsonako) jatetxe, bisita eta turismo jardueretan, bisitari bakoitzaren hautaketaren arabera. Kanpainari atxikitako turismoko ostatu batean lau egunez lo eginez gero, pertsona bakoitzeko deskontua 62 euro arte handitzen da; horrek esan nahi du lau pertsonako talde batek 248 euroko deskontua lor dezakeela, guztira.

Aurten Foru Erkidegoak bere proposamenak berritu ditu, eta kultur mailako turismoan eta turismo aktiboan oinarritu da. Aurkeztutako eskaintza oso zabala da eta barnean hartzen ditu: bisita gidatuak, gidari espezializatuaren laguntza duten parte zaharra eta monumentu-taldeak bisitatzea, museotarako sarrerak, erlaxatzeko saioak spa-zentro batean, kobetarako sarrerak, belaontzian irteerak, abentura-parkeak, zirkuituak BTT-n, olioa, ardoa eta gazta egiteko prozesua ezagutzeko ibilbideak, gidatutako natura-ibilaldiak, besteak beste.

Puede informarse sobre el programa ‘Navarra te recibe gratis’ a través de la página `Nafarroak doan hartzen zaitu´ kanpainari buruzko informazioa www.turismo.navarra.es Nafarroako turismo webgunean jaso dezakezu, eta zure bonuak www.navarraterecibegratis.com plataforman on line bidera ditzakezu.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa