(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bilkura berezia egingo du datorren asteartean bere departamentuen egitura berria onartzeko astelehena, 2011.eko uztailak 4


Gobernu berriaren lehen bilkura egin da gaur, astelehena, eta departamentu berriak diseinatzeko oinarri komunak finkatu dira


2011-2015 Nafarroako Gobernuko lehen bilkuraren irudia

2011-2015 Nafarroako Gobernuko lehen bilkuraren irudia ( irudia handitu )

Iragan maiatzaren 22ko hauteskundeen osatutako Nafarroako Gobernu berriak, eta Unión del Pueblo Navarro (UPN) eta Partido Socialista de Navarra (PSN) bozka gehien jasotako bi alderdien artean izenpetutako akordioaren ondorioz, bere ohiko lehen bilkura egin du gaur, astelehena, aurreko Foru Gobernuaren ohiturari eutsiz, Nafarroako Jauregiko Solairu Nobleko Bilkura Aretoan.

Yolanda Barcina Angulo buru zela, goizeko 10:00ak pasata hasiera eman zaion bilkuran Gobernua osatzen duten zortzi kontseilariak izan dira; haietako bost UPNk proposatuta eta gainerako hirurak PSN alderdikoak.

Lehen bilkura honetako gai nagusia izan da, zuzendaritza orokorren nahiz haiei lotutako postuetan eta baita idazkari tekniko orokorren mailan ere, 2011-2015 Foru Gobernua osatzen duten zortzi departamentuen egitura aztertu eta diseinatzea. Diseinu horren oinarri komunak finkatu ondoren, eta UPN-PSN gobernu-akordioaren arabera uzten duen Gobernuko departamentu-egiturarekiko egitura eta goi-karguen kopurua % 15 gutxitu beharko duena izaera orokor moduan, zortzi kontseilariek beren egitura-antolaketa nahiz hautagaitzak proposatzen hasiko dira dagozkion goi-karguak betetzeko. Xede horretarako, Nafarroako Gobernuak bigarren bilkura berezi bat egingo du astearte honetan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa