Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurrez ordainduta zerbitzua eskaintzen zaien Nafarroako enpresak jasotzen ari diren gutun-sorten aurrean
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Zerga Ogasuna bere erakunde autonomoaren bidez, zergadun nafarrei gutun-sorta bat igorri zaiela jakin du; bertan diru-kopuru jakin bat eskatzen zaie enpresaren erregistro intrakomunitarioa egiteko (Operadore Intrakomunitarioen Erregistroa-ROI).
Bruselan helbideratutako enpresa batek igorritako gutun horiekin batera, mozteko kupoi bat duen galdetegi bat dago, eta ordainketaren frogagiri moduan bidali behar zaio; ordainketa hori aurrez transferentzia bidez egin behar izan da bertan agertzen den banku-kontuan.
Nafarroako Zerga Ogasunak gogora ekarri du, oro har, ez berak eta ezta Europar Batasuneko erakundeek ere ez dutela inolako zenbatekorik kobratzen eskaintzen dituzten laguntza-zerbitzuengatik eta, zehazki, ROIan sartzeko izapidea egiteagatik. ROIan alta edo baja eskatzeko, zerga obligaziodunek F-65 eredua soilik bete behar dute, eta ez da beharrezkoa izango inolako diru-sarrerarik egitea hura izapidetzeko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen